Dzungaria
Dzungaria[1] (mongolieraz: Зүүнгарын нутаг; txinera tradizionalez: 準噶爾; txinera sinplifikatuz: 准噶尔; pinyinez: Zhǔngá'ěr; uigurreraz: جوڭغار, Junghariyä; errusieraz: Джунгария, translit.: Dzhungariya) edo Beijiang (txinera tradizionalez: 北疆; pinyinez: Běijiāng; hitzez hitz: «Iparraldeko Xinjiang») Txinako lurraldea eta ordoki zabala da, Tian Shan mendien eta Altai mendialdearen artean dagoena.
Dzungaria | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°N 85°E / 45°N 85°E |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Mendebaldeko muturrean Dzungariako Atea (Chun-ka-erk-men) zabaltzen da, Erdialdeko Asiako mendi hesiak uzten duen sarrera bakarra, hain zuzen. Hango biztanleria mongoliarrek, turkiarrek eta txinatarrek osatzen dute, musulmanak batzuk eta budistak besteak.
Historia
aldatuXVII. mendean, dzungariar talde mongolek Dzungariako khanerria erreinu burujabea sortu zuten, baina txinatarrek suntsitu zuten 1759an.
Ekonomia
aldatuEkonomia-jarduera nagusiak nekazaritza eta artzaintza dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).