Dura-Europos
Dura-Europos[1] (antzinako grezieraz: Δοῦρα Εὐρωπός, latinez: Dura-Europus) antzinako Greziako eta Erromako hiria zen. Gaur egungo Sirian kokatzen da, Eufrates ibaiaren ertzean. Kultura heleniarra, erromatarra eta ekialdekoak biltzen ziren bertan.[2]
Dura-Europos | |
---|---|
![]() Belen tenplua | |
![]() | |
Lekua | Al-Salihiyah |
Eskualdea | Deir ez-Zor eskualdea |
Koordenatuak | 34° 44′ 51″ N, 40° 43′ 48″ E / 34.7475°N,40.73°EKoordenatuak: 34° 44′ 51″ N, 40° 43′ 48″ E / 34.7475°N,40.73°E |
Mota | Erromatar gotorlekua |
Historia | |
Kultura(k) | Antzinako Grezia, Partia, Antzinako Erroma |
Oharrak | |
Indusketa datak |
1922—1937 1986—egun |
Arkeologoa(k) |
James Henry Breasted Franz Cumont Michael Rostovtzeff Pierre Leriche |
Jabetza | Publikoa |
Bisitagarria | Bai |
Frantziak Gizateriaren Ondare izateko proposatu zuen 1999an[3].
Dura Europosko Domus Ecclesiae-aAldatu
Dura Europosen gaur egun ezagutzen diren bi Domus Ecclesiaetako bat dugu. Lehen kristauek beren erlijioa jazarria zegoen bitartean erabiltzen zuten bere gurtza egiteko.
256. urtean abian zegoen eta urte horretan gertatu zen. Siriako mugetan garai haietan, pertsiarrak zeuden eta Dura Europos konkistatu zuten. Hiria ez zuten guztiz suntsitu eta hondarraz estalia geratu zen. 1930. urtean topatu zen indusketa batzuetan.
ArkitekturaAldatu
Etxearen erdian patioa edo peristiloa zegoen eta bere inguruan kokatzen ziren gela ezberdinak. Garai hartan normala zen bezala, honek ere bi solairu zituen. Hiru gela ziren kristauen errituen erabiltzen zirenak. Lehena meza ospatzen zen tokia. Bigarrena, katekumenoak pasatzen ziren eukaristia iristen zenean. Hirugarrena bataiatzeko erabiltzen zen.
MargogintzaAldatu
Bataio areto honetan margoak topatu dira uraska edo igerileku antzeko baten inguruan. Beraz, irudika dezakegu, horrelako geletan pinturak egoten zirela. Margoen funtzioa kasu honetan, mezua ematea zen. Mezua argia eta ulertzeko erraza zen.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Frantsesez) Dura Europos UNESCOren proposamenen zerrendan
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Dura Europosi buruzko ataria