Joan Duns Eskoto
Joan Duns Eskoto[1] —jatorrizko izen-deiturez, John Duns Scotus[2]— (Duns, Eskozia, c. 1266 – Kolonia, Alemania, 1308ko azaroaren 8) filosofo eta teologo eskolastiko bat izan zen, Doctor Subtilis (euskaraz, Maisu Fina) goitizenaz ere ezaguna, haren pentsamenduaren zorroztasuna zela-eta. Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean. Besteak beste, bere eragina nabarmena izan zen Kant filosofoaren lanetan.
Joan Duns Eskoto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Duns |
Jaiotza | Duns, 1266 |
Herrialdea | Eskoziako Erresuma |
Heriotza | Kolonia, 1308ko azaroaren 8a (41/42 urte) |
Hobiratze lekua | Minoritenkirche |
Hezkuntza | |
Heziketa | Merton College (en) Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Simon of Faversham (en) William of Ware (en) Gonsalvus of Spain (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, teologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, erregelapeko elizgizona eta predikaria |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea |
Izengoitia(k) | Doctor Subtilis |
Santutegia | |
Azaroaren 8 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Bizitza
aldatu1279-1280 urteetan frantziskotarren ordena monastikoan sartu eta apaiz ordenatu zuten 1291. urteko martxoaren 17an. Irakasle aritu zen Pedro Lombardiarraren Sententzien Liburua irakatsi zituen, agian Cambridgen aurrena, eta Oxforden, 1300 baino lehen, eta Parisen 1302-1303 urteetan.
Felipe Ederraren eta Bonifazio VIII.a aita santuaren arteko liskerrak direla-eta, irakasle zeregina utzi zuen. Parisera itzultzean, magister titulua eskuratu zuen. 1307. urtean Kolonian frantziskotarrek zuten ikasketa-etxera joan eta bertan hil zen 1308. urtean.[3] Bere pentsamenduaren aztarna agerikoa da hurrengo urteetan ondutako bi eskoziar agiri historikotan: Elizjendearen Adierazpena (1309) eta Arbroatheko Aldarrikapena (1320).[4]
Lanak
aldatu- Ordinatio, latinez, 1300. urtearen inguruan
- Quaestiones super libros Metaphysicorum Aristotelis, hau da Aristotelesen Metafisika liburuei buurzko gaiak.
- Tractatus de primo principio, 1305. urtearen inguruan
Erreferentziak
aldatu- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Scotus, berez, eskoziar jatorria adierazten duen abizena besterik ez da.
- ↑ (Gaztelaniaz)Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía (Juan Duns Escoto), 598. orrialdea.
- ↑ (Ingelesez) Oliver, Neil. (2009). A History of Scotland. Weidenfeld&Nicolson (W&N) ISBN 978-0-7538-2663-8.. 174. or.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Duns Eskoto |