Ireki menu nagusia

Dua Lipa (Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1995eko abuztuaren 22a) jatorri albanokosovarreko abeslari eta konpositore britainiarra da. 2016an atera zuen “Be the One” abestiarekin, bere karrera nazioarteko mailara bidali zuen Australiako eta Europako herrialde batzuetako musika zerrenda garrantzitsuenetako top 20an sartu zenean.

Dua Lipa
Dua Lipa 09 28 2018 -14 (45816387795).jpg
Bizitza
Jaiotza Westminster1995eko abuztuaren 22a (24 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Talde etnikoa Albanians in Kosovo Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Sylvia Young Theatre School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
albaniera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikagilea, modeloa eta kantugilea
Jasotako sariak
Genero artistikoa popa
rhythm and bluesa
synth-pop Itzuli
Indie popa
Dream popa
R&B garaikidea
dark pop Itzuli
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Warner Music Group
Universal Music Group
Vertigo
IMDb nm7645984
dualipa.com/

Bere “New Rules” single-ak britainiar zerrenden top 1a lortu zuen.

2019ko Grammy Awards-etan 2 sari irabazi ditu Urteko Dance Abestia eta Artista Berria.

BiografiaAldatu

Dua Lipa 1995eko abuztuaren 22an jaio zen Londresen; Dukagjin Lipa eta Anesa errefuxiatu albanokosobar bikotearen lehen alaba izan zen. Azken hauek Erresuma Batura trasladatu eta ezarri ziren 90. hamarkadako hasieran. Ingalaterrara heldu zirenean, Dukagjin lana lortu zuen musika festibalen produktorea konpainia batean. Horri esker, Marketing ikasketak Chartered Institute of Marketing (CIM) -en egin ahal izan zituen. Anesak, turismoan espezializatu zen, eta geroago, bi alaba eduki zituen Dukagjinekin: Rina, 2001eko maiatzean, eta Gjini, 2006an.

Lipak bere aitaz jaso zuen musikarako gustua, zeina rock talde kosovar famatu baten abeslaria izan zen. Dukagjin denbora osoan abeslari famatuen musika jotzen zegoen, hala nola, David Bowie, Bob Dylan, Radiohead, Sting, The Police eta Stereophonics. Familia-giro on horretan Dua hazi egin zen eta bere talentu musikala laster agerrarazi zen. 

Liparen lehen hezkuntzako ikasketetan musika klaseak eduki zituen, eta jotzen ikasi zuen lehen instrumentua biolontxeloa izan zen. Biolontxeloa jotzea asko gustatzen zitzaion, baina azkenean jotzeari utzi zion oso txikia zelako eta zaila egiten zitzaiolako biolontxeloa etxera bueltan eramatea. Geroago, ikastetxeko koroan sartzeko probak egin zituen, baina bere ahotsak ezin zuen nota altuetara heldu. Horregatik ezetza eman zioten. Honek ez zion abesteko nahiak kendu, eta asteburuetan kantu klaseak jasotzen hasi zen Londreseko Sylvia Young teatro eskolan. Oso denbora gutxian, oso aurrerapen handiak egin zituen. 11 urte zituenean, lehen hezkuntza amaitu zuenan, bere familiarekin Pristinara, Kosovoko hiriburua, etxez aldatu ziren independentzia lortu zutenean.

DiskografiaAldatu