Donostiako Baskonia Kirol Kluba

Artikulu hau Donostiako kirol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskonia (argipena)».

Donostiako Baskonia Kirol Kluba, Donostiako Baskonia izenaz ezagunagoa, Donostiako kirol kluba da.

Club Deportivo Vasconia de Donostia
Ezizena(k)EHU-Baskonia
Sorrera1928
Futbol zelaiaMartutene [1]
Donostia
inaugurazioa: 1978
EntrenatzaileaArkaitz Nieto
LigaOhorezko Erregionala
2021-22Preferentean, 1.a
Webguneahttp://www.clubdeportivovasconia.org/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Hasieran futbol kluba bakarrik bazen ere, orain pilota, txirrindularitza, bola-joko eta toka sailak ditu. Amara auzokoa da.

HistoriaAldatu

Club Deportivo Vasconia de San Sebastián 1928an Amaran sortu zuten. Beti Erregional Mailan izan da 1940ko hamarkadan Hirugarren Mailan eman zituen urte bi izan ezik. Orduan Baskonia Real Sociedadeko bigarren taldea zen, honek Sanse sortu arte.

Gero gizonezko lehen taldea izatea utzi zuen eta harrobiko lanari ekin zioten, 2007-08 denboraldian EHUrekin ituna sinatu eta E.H.U.- Baskonia sortu zuten arte.

UniformeaAldatu

  • Lehenengoa: Zamarra gorri iluna eta praka beltzak.

Futbol zelaiaAldatu

Martutene Futbol Zelaia, Donostiako Martutene auzoan kokatuta.

DatuakAldatu

2022-23 denboraldia barne.

Azken denboraldiakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2009-10 Gipuzkoako Lehen Erregionala 3.a
2010-11 Gipuzkoako Lehen Erregionala 1.a
2011-12 Gipuzkoako Lehen Erregionala 1.a (igo)
2012-13 Erregional Preferentea 1.a (igo)
2013-14 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 16.a (jeitsi)
2014-15 Erregional Preferentea 3.a
2015-16 Erregional Preferentea 1.a (igo)
2016-17 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 9.a
2017-18 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 17.a (jeitsi)
2018-19 Erregional Preferentea 3.a
2019-20 Erregional Preferentea 3.a
2020-21 Erregional Preferentea 3.a
2021-22 Erregional Preferentea 1.a
2022-23 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Kanpo estekakAldatu