Predikarien Ordena

Domingotar ordena» orritik birbideratua)

Predikarien Ordena (latinez: Ordo Praedicatorum, OP laburtua), eskuarki domingotarrak deituak, eskeko ordena katolikoa da, Domingo de Guzmánek XIII. mendean sortua.

Predikarien Ordena
Blasondominicain.svg
Laudare, benedicere, praedicare.
Datuak
Mota eskeko ordena eta first order (en) Itzuli
Jarduera
Honen parte Q3738943 Itzuli
Filialak
Gobernantza
Egoitza Santa Sabina basilika
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera 1214
Sortzailea

op.org


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.png

HistoriaAldatu

Predikarien Ordenak heretikoak kristau bihurtzea izan zuen helburu nagusia. Irakaskuntza bizitza erlijiosoari lotu zion lehendabiziko ordena izan zen. Berehala hedatu zen Europa osoan zehar eta eragin handia izan zuen Erdi Aroko kulturan, Tomas Akinokoa eta Alberto Handia domingotarren filosofiako eskolaren bitartez, batez ere, eta baita Elizaren erreforman ere. Aipaturikoez gainera, lau Aita Santu eta Ramon Penyafortekoa santua, Vizente Ferrer santua, Girolamo Savonarola, Bartolomé de las Casas, Francisco Vitoria, Melchor Cano eta Fra Angelico, besteak beste, domingotarrak izan ziren.

InkisizioaAldatu

1216. urtean, Domingo de Guzmánek lehen fede autoa egin zuen Tolosa Okzitanian, Inozentzio III.aren aginduz; gero, domingotarrak izan ziren inkisidore nagusiak; Tomás de Torquemada domingotarrak 2.000 lagun hil omen zituen. Inozentzio IV.ak domingotarren esku utzi zuen Inkisizioa.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu