Santa Sabina basilika

Santa Sabina all 'Aventino Erromako (Italia) basilika bat da. Bere kardinal apaiza Jozef Tomko da. Santa Sabina Pietro d 'Iliria plaza 1ean dago, Aventinon, ibaiaren ertzean, Maltako zaldunen kuartel nagusietatik gertu. Basilika paleokristauaren jatorrizko harmonia egiaztatzea ahalbidetzen duen adibide bakarra da: bere proportzio dotoreak, marmolen soiltasuna eta absidean hiru leiho irekitzea, paleokristau arkitektura erlijiosoaren ezaugarri bihurtzen dira V. mendetik aurrera.

Santa Sabina basilika
basilica di Santa Sabina
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′04″N 12°28′47″E / 41.884444444444°N 12.479722222222°E / 41.884444444444; 12.479722222222
Map
Historia eta erabilera
IrekieraV. mendea
Izenaren jatorriaSaint Sabina (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaSaint Sabina (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArkitektura paleokristaua
Dimentsioak30 (zabalera) × 68 (luzera) m
nabe: 17 (zabalera) m
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Santa Sabina basilika goiztiar bat da, V. mendekoa, Pedro Iliria apaizak eraiki zuen, apaiz dalmaziar bat, 422 eta 432 artean, Alariko I.aren arpilaketaren ondoren. Sabina emagin erromatarraren etxea zegoen tokian altxatu zen, ondoren kristau santu bezala kanonizatua izan zena. Jatorrian Junoren tenplu batetik gertu zegoen.

1219an, eliza, Honorio III.a aita santuak eman zion Santo Domingori, bere ordena berrirako, Predikarien Ordena, gaur egun domingotar deituak. Ordutik, bere kuartel nagusia izan da.

Deskribapena

aldatu

Basilikako egurrezko atea, V. mendeko jatorrizkoa dela uste da, nahiz eta, itxuraz, atari honetarako eraiki ez. Bere egurrezko paneletako hamazortzi bizirik daude, bat izan ezik. Bibliako eszenak irudikatzen dituzte, eszenen bertsio kanonikoekiko ezberdintasun batzuekin. Horien artean famatuak Jesukristoren Gurutziltzatzearen irudikapen zaharrenetarikoak dira, nahiz eta beste panel batzuk azterketa sakonen xede izan, bere ezohiko iruditeria dela eta. Egurrezko atea kalitate handikoa da, marfilen antzekoa. Bere panel ia guztiak mantentzen dira, eta binaka zizelkatuak daude, hau da, antzinako testamentuko eszena bakoitzari testamentu berriko beste bat dagokio, simetria bat sortzen saiatuz. Testamentu zaharraren eta berriaren gaiak agertzen dira, baina ez dago pasioaren arrastorik, eta kristoren gurutziltzatzearen gaia agertzen den lehen aldia da, monofisismoaren heresia kristologikoari erantzuten diona, Kristoren gizatasuna ukatzen duena, Kristo itxuraz soilik gizakia dela esaten dute, eta gurutziltzaketa honen erantzun ikonografikoa da, Kristoren gizatasuna erakusten baita.

Atalasearen gainetik, barrualdeak latinezko hexametroz egindako jatorrizko eskaintza bat mantentzen du.Basilika eraikin luzanga da, oinplano angeluzuzen klasikoa eta habearteetan banatzen duten zutabeak ditu. Erdikoa alboetakoak baino zabalagoa eta garaiagoa da. Altueraren alde bikain horri esker, teilatuaren azpian leiho ilara bat sartzen zen, argia barrunbean sartzeko. Argi horrek, jatorrizko apaltasunera zaharberrituak izan diren apaingarriekin batera, Santa Sabina ondo aireztatua eta zabala egiten du. Beste basilika batzuk, Santa Maria Nagusia kasu, askotan modu astun eta zaratatsuan apainduta daude. Santa Sabina, bere sinpletasunagatik, erromatar foroaren eta Kristautasunaren elizei teilatua jartzearen arteko lotune zubi bat da. Habearte nagusiaren amaieran, garaipenaren arku handi bat irekitzen zen, zeharkako beso batekin komunikatzen zena, honela gurutze latindar bat osatuz. Diseinu gurutziltzatuak, argiztapen sistemak bezala, ez zuen aurrekaririk erromatar arkitektura tradizionalean, eta planteamendu paleokristau, praktiko eta ideologiko bati erantzuten zion.

Transeptuaren erdian, Kristoren burua sinbolizatuz, zirkuluerdi-formako absidean jarri zen, Jerusalemgo Leku Santuetara begira. Absideko V. mendeko jatorrizko mosaikoa, Taddeo Zucaroren antzeko fresko batek ordezkatu zuen 1559an. Konposizioa, beharbada, ez zen aldatu: alboetan santu bana zituen Kristok, hau muino batean eserita, arkumeak, bere oinetatik doan korronte batean edaten ari diren bitartean. Mosaikoaren ikonografia V. mendeko beste mosaiko baten oso antzekoa zen, XVII. mendean suntsitua, Sant 'Andrea in Catabarbaran.

Presbiteriokoa zen, apezpikuaren aldare-mahaian eta katedran present zegoena, eta apaiza hormaren inguruko jarleku luzeetan eserita zegoen. Bere inguruan bi gela eraiki ziren: diaconicuma edo sakristia eta protesia, non eukaristi espezieak prestatzen ziren. Espazio sakratuaren aurretik, arkupedun atari bat prestatu zen, katekumenoentzako iturri batekin, bataiatuak bakarrik sar zitezkeelako basilikan.

Tenpluaren barnealdea Schola Cantorum monumentalak menderatzen du, non domingotar fraideek ofizioak ospatzen dituzten. Komentu erraldoiaren barruko gelaxkak ez dira askorik aldatzen Predikatzaileen Ordenaren lehen egunetatik. Santo Domingoko ziega oraindik identifikatuta dago, ordutik handitu eta kapera bihurtu den arren. Jatorrizko jangela ere kontserbatzen da, non Tomas Akinokoak Erroman zegoenean jaten zuen.

Fatxadan, bi kanpandorre ageri ziren, hiriko paisaian. Kanpandorrea X. mendekoa da.

IV. mendeko beste basilika garrantzitsu batzuk hauek dira: Letrango San Joan Basilika, Andre Maria Nagusiaren Basilika, harresiz kanpoko San Pablo Basilika eta Vatikanoko San Pedro Basilika (329).

Erreferentziak

aldatu
  • Richard Delbrueck. "Notes on the Wooden Doors of Santa Sabina", The Art Bulletin, 34. bol, 2. zk. (1952ko ekaina),139-145 or.
  • Ernst H. Kantorowicz, "The 'King's Advent': And The Enigmatic Panels in the Doors of Santa Sabina", The Art Bulletin, 26. bol., 4. zk. ( 1944ko abendua), 207-231. or.
  • Alexander Coburn Soper. "The Italo-Gallic School of Early Christian Art", The Art Bulletin, 20. bol, 2. zk (1938ko ekaina),145-192. or.
  • Richard Delbrueck. "The Acclamation Scene on the Doors of Santa Sabina" (en Notas), The Art Bulletin, 31. bol, 3. zk. (1949ko iraila), 215-217 or.