Doinuzahar kamera abesbatza

Kamera abebatza

Doinuzahar kamera abesbatza 1982an sortu zen Durangon[1] eta Antonio Salcedo izan zuen lehen zuzendaria. 1985 eta 2014 artean José Luis Ormazabal izan zen zuzendaria, eta haren atzetik etorri ziren Jesús Egiguren konpositorea[2] eta Laura Nardi irakaslea. 2018tik abesbatza Urko Sangronizen zuzendaritzapean dago.[3][4]

Doinuzahar kamera abesbatza
Datuak
Urteak1982

Ibilbidea

aldatu

Abesbatzaren hasiera Errenazimenduko polifonia interpretatzera bideratu zen batez ere. Harrezkero, bere errepertorioa musika koral barroko, garaikide eta folklorikora hedatu da. Era berean, Abesbatzak, hainbat ganbera-orkestrarekin lankidetzan kontzertu ugari eskaini ditu.

Asko dira eman dituen kontzertuak, bai Euskal Herrian, bai Espainiar Estatuko gainerako herrialdeetan, bai nazioartean, hala nola, Italian eta Argentinan.[5]

Diskografia

aldatu
  • Durangaldeko Musikagileak (1992) Durangaldeko hainbat garaitako musikagileek sortutako hamabi lan koralen bilduma da.
  • Doinuzahar, 20 urte (2002) hamazazpi abestiz osatutako bere bigarren diska hogei urteetan.

Sariak

aldatu
  • 1985.- Lehenengo saria Musikazale Gazteak erakundeak antolatutako Musikari Gazteen Lehiaketan (Alcalá de Henares).[5]
  • 1989.- Hirugarren saria Arabako Kutxako Abesbatz Lehiaketan (Gasteiz).
  • 1999.- Lehenengo saria “Villa de Avilés” Nazioarteko Abesbatz Lehiaketan (Avilés).
  • 2000.- Entzulegoaren sari berezia Arrigorriagako II. Abesbatz Lehiaketan (Arrigoriaga).
  • 2001.- Bigarren saria V. Antigua Abesbatzak Lehiaketan (Zumarraga).
  • 2005.- Lehenengo saria “Villa de Avilés” Nazioarteko Abesbatz Lehiaketan (Avilés).
  • 2006.- Lehenengo saria "Villancicos de Molina" X. Abesbatza Lehiaketan.
  • 2007.- Hirugarren saria Kantuko Sari Nagusian (Griñón).
  • 2008.- Bigarren saria "Provincia de Guadalajara" Abesbatzen V. Lehiaketa Nazionalean.

Proiektuak

aldatu
  • Gabon Kanta Suite.
  • Tenebrae Ilunpetan.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Doinuzahar, un coro con más de 30 años de historia» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  2. (Gaztelaniaz) «DOINUZAHAR Kamara Abesbatza» Oihaneder Euskararen Etxea (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  3. «Doinuzahar 35. Urte askotarako!» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  4. «Doinuzahar abesbatzak kontzertua eskainiko du Durangon - Durango - 2024-02-03» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  5. a b Díaz, MANUELA. (2022-11-04). «Doinuzahar, el secreto de entonar durante 40 años» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  6. «Durango crea un espectáculo musical entre tinieblas» Deia 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu