Carole Ann Ford

aktore britainiarra

Carole Ann Lillian Ford, jaiotzez Carole Ann Higgins, (Ilford, Essex, 1940ko ekainaren 16a) Ingalaterrako aktorea da, Doctor Who telesailean Susan Foreman bidaia-lagunaren papera egiteagatik ezaguna dena, lehenengo doktorearen laguntzailea hain zuzen ere[1].

Carole Ann Ford

Bizitza
JaiotzaIlford (en) Itzuli1940ko ekainaren 16a (83 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBarking Abbey School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0285545 Allocine: 247090 Rottentomatoes: celebrity/carole_ann_ford Allmovie: p24217 TV.com: people/carole-ann-ford
Musicbrainz: 5a372c3c-01ad-4e3a-a078-aaffcc702077 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Antzerkian lan handia egin zuen Carole Ann Fordek, komediak, musikalak eta dramak antzeztu zituen. Zineman The Day of the Triffids filmean Bettina neska frantsesaren rola bete zuen[2] eta hurrengo urtean Doctor Who telesailean protagonista izateko aukeratu zuten. Lehenengo doktorearen bidaia-laguna izan zen. Susan Foreman antzezten zuen, doktorearen iloba hain zuzen ere[1]. Hasiera batean telepatia gaitasunak izango zituela pentsatu bazen ere azkenean pertsona normala izan zen[3]. Denboraldi bat egin zuen bertan, 51 atal guztira, eta 1964an The Dalek Invasion of Earth atalean amaitu zen bere partehartzea. Ondoren Doctor Who-ren inguruko hainbat telefilmetan agertu zen berriz ere Susan Foremanen rola betez, azkenengoz 1995ean, Shakedown: Return of the Sontarans spin-offean.

1977an aktore izateari utzi zion, pisu handia galdu eta ahotsik gabe gelditu baitzen[3]. Ahotsa berreskuratu zuen eta hurrengo urteetan politikari, enpresari eta aktoreen coach gisa jardun zuen ahotsa nola zaindu irakatsiz[4].

2013an An Adventure in Space and Time eta The Five(ish) Doctors Reboot telefilmetan agertu zen[5].

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1948 The Last Load Unknown
1959 Horrors of the Black Museum Nerabea ispiluen gelan Kreditu gabea
The Ghost Train Murder Jean
1962 Mix Me a Person Jenny
The Day of the Triffids Bettina
1963 The Punch and Judy Man Itsasertzeko kioskoko neska
1966 The Great St. Trinian's Train Robbery Mademoiselle Albertine
1967 The Man Outside Cindy
1975 The Hiding Place Emakumezkoa Kreditu gabea
1976 The Incredible Sarah Ezezaguna Kreditu gabea
1994 Shakedown: Return of the Sontarans Zorelle
1999 Soul's Ark Stella Grant

Telesailak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1958 Expresso Bongo Ensemble Telefilmea
1959 Probation Officer Susan Portway atal bakarra
1960 Emergency-Ward 10 Miss Foulkes atal bakarra
1961 Dixon of Dock Green Helen Layton atal bakarra
No Hiding Place Mary Donovon atal bakarra
1962 Crying Down the Lane Jenny atal bakarra
Z-Cars Rita atal bakarra
Harpers West One Marilyn atal bakarra
1963 Suspense Jacky atal bakarra
1963–1964 Doctor Who Susan Foreman Protagonista, 51 atal
1965 The Plane Makers Wally Griggs atal bakarra
Public Eye Jenny Graham atal bakarra
1967
Dial M For Murder Telefilmea
1974 Whatever Happened to the Likely Lads? Valerie atal bakarra
1983 Doctor Who Susan Foreman "The Five Doctors" atala
1993 Dimensions in Time Telebistako laburmetraia
2013 An Adventure in Space and Time Joyce Telefilmea
The Five(ish) Doctors Reboot Bere burua Telefilmea

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Doctor Who Guide: Carole Ann Ford» guide.doctorwhonews.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  2. (Ingelesez) «Carole Ann Ford» Discogs (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  3. a b «'Doctor Who? It destroyed my acting career'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  4. Donna White. (2005-3-20). A Time Lord of Romance. Sunday Mail, Glasgow.
  5. (Ingelesez) «BBC - The Five(ish) Doctors Reboot» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).

Kanpo estekak aldatu