Dinoptera collaris
Dinoptera collaris Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europan eta Erdialdeko Asian bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Dinoptera collaris | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Generoa | Dinoptera |
Espeziea | Dinoptera collaris Linnaeus, 1758 |
Deskribapena
aldatuTamaina txikiko kakalardoa da, 6-9 mm neurtzen ditu soilik[1]. Buru luze eta beltza du, alboetan begi beltzak dituela eta adar segmentatu luzeak. Pronotoa marroi-gorrixka da eta elitroak eta hankak ere beltzak dira, distira urdinekin. Abdomena aldiz laranja-gorrixka da. Elitroak ile laburrez estalita daude.
Habitata
aldatuBaso hostoerorkorretan bizi dira beldarrak eta helduak loreetan ikusten dira.
Bizi zikloa
aldatuKakalardo honen bizi-zikloak bi urte irauten ditu. Beldarrak enbor usteletaz elikatzen dira, haritz eta sagarrondoetaz bereziki. Bigarren neguan hibernatu ondoren pupa eratzen dute eta udaberrian helduak agertzen dira. Helduak apirila eta abuztua artean ikusten dira[3].
Iruditegia
aldatu-
Kakalardo heldua.
-
Bikotea.
-
Kakalardoaren ilustrazioa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Dinoptera collaris» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Ingelesez) Bílý, Svatopluk; Mehl, O.. (1989). Longhorn Beetles - Coleoptera, Cerambycidae - Of Fennoscandia and Denmark. BRILL ISBN 978-90-04-08697-5. (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).