Dinara (serbokroazieraz latindar alfabetoan; Динара alfabeto zirilikoan) Kroazia eta Bosnia-Herzegovinako mendi multzoa da, Dinariar Alpeei izena ematen diona. Tontor homonimoa (1.831 m) Kroaziako altuena da baina mendi multzoko garaiena Troglav (1.913 m) da, Bosnia-Herzegovinan.

Dinara

Динара
Dinaric Alps subdivisions-fr.svg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Troglav Itzuli
Garaiera 1.831 m
Prominentzia 728 m
Luzera 30 km
Zabalera 10 km
Geografia
Koordenatuak 44° 03′ 22″ N, 16° 22′ 53″ E / 44.056111111111°N,16.381388888889°E / 44.056111111111; 16.381388888889Koordenatuak: 44° 03′ 22″ N, 16° 22′ 53″ E / 44.056111111111°N,16.381388888889°E / 44.056111111111; 16.381388888889
Mendikatea Dinariar Alpeak
Herrialdea Kroazia

IzenazAldatu

Dinara aldi berean mendi multzoaren, horren barneko lau taldeetako baten eta talde horretako tontorrik altuenaren izena da. Denbora zaharretan Adrion Oros izena eman zioten eta Balkanetako mendilerrorik luzeena den Dinariar Alpeei izena eman zion, nahiz eta mendirik altuenak hor ez egon.

KokapenaAldatu

Luzeran mendi multzo honek 100 bat km ditu, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. Bosnia-Herzegovinako erdialdeko ekialdean dauden eskualdeen eta Kroaziako Dalmaziaren artean dago; klima mediterraneotar eta kontinentalaren arteko banaketa ere mendi lerro honetan suertatzen da.

JakingarriakAldatu

Bere barruan lau talde bereizten dira: Ilica (1654m), Dinara (Dinara edo Sinjal, 1830m), Troglav (1913m) eta Kamešnica (Konj, 1855m). Ikusten denez azken bi taldeetan "Dinara" izena daramanak baino altuera handiagoak daude.

Estatu bien arteko muga marraztu zenean alde biko gutxiengoak sortu ziren; Bosnia-Herzegovinako aldean ere nazio aldetik eremu handian (Livno, Tomislavgrad) kroaziarrak dira nagusi; kontrako bidetik, Kroazia aldean baziren gutxiengo serbiar handiak (Knin hiriaren inguruan eta beste) baina 1990eko hamarkadako gerren ondorioz lehenengoz "Serbiar Krajinako Errepublika" sortu bazuten ere, gero kroaziarren garaipen militarrarekin serbiar askok alde egin behar izan zuten; Dinara mugaz bi aldeetan gertatutakoaren lekuko izan zen.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu