Ireki menu nagusia
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Deba (argipena)»

Deva ibaia Espainia iparraldeko kostaldeko ibaia da, Kantauriar erlaitzean, Kantabria eta Asturias artean igarotzen dena eta Kantauri Itsasoan itsasoratzen dena, Tina Mayorreko itsasadarra deritzonean. Izenak bere jatorria Mater Deva jainkosa kantabriarrean du (beste zeltiar herri batzuekin amankomuna).

Deva
Deva
Rio cares deva.JPG
Datu orokorrak
Luzera 64 km
Geografia
Koordenatuak 43° 22′ 29″ N, 4° 31′ 07″ W / 43.37472153°N,4.51861095°W / 43.37472153; -4.51861095Koordenatuak: 43° 22′ 29″ N, 4° 31′ 07″ W / 43.37472153°N,4.51861095°W / 43.37472153; -4.51861095
Herrialdea Espainia
Lurraldea Kantabria eta Province of Asturias Itzuli
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.195 km²
Iturburua Fuente Dé Itzuli
Bokalea Bizkaiko golkoa

Cares ibaia du ibaiadar nagusi bezala eta hau asturiar aldetik igarotzen da, Devarekin Panes herrian elkartuz (Peñamellera Baja, Asturias), Puente Llés baino beheraxeago. Deva eta Cares ibaiak euren izokinengatik dira ezagunak, Panes herriari toki askotako arrantzale mugimendu handi bat ematen diona bere garaian.

Ez da Gipuzkoako Deba ibaiarekin nahastu behar, bien izenek erro bera duten arren.

HistoriaAldatu

Deva ibaia kantabriarrek euren jainkosa Mater Devagatik hala deitu zuten.

Vellicako Cildá mendian Mater Deva jainkosari eskainitako aldare bat agertu zen, zeltiar munduan ezaguna zen eta urekin lotutako jainkosa zena. Deva ibaiak Jainkosarekin harremana ezartzea ahalbidetzen du eta kantabriarrek euren jainko eta jainkosa ugariak gurtzen zituztela frogatzen du.

Ikus, gaineraAldatu

BibliografiaAldatu

  • Hubert, Henri (1988). "Los celtas y la civilización celta". Madrid: Akal Universitaria.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deva ibaia