Derby County Football Club

Derby County FC» orritik birbideratua)

Derby County Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Derby hirian egoitza eta zelaia (Pride Park Stadium) dituena. Ingalaterrako bi liga irabazi zituen 1970. hamarkadan.

Derby County Football Club
Ezizena(k)The Rams (ahariak)
Sorrera1884
Futbol zelaiaPride Park Stadium
edukiera: 33.597 lagun
inaugurazioa: 1997
PresidenteaIngalaterra Mel Morris
EntrenatzaileaIngalaterra Frank Lampard
LigaChampionship (2.maila)
2018-196.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

aldatu

Taldea 1884an sortu zen eta Ingalaterrako Ligaren 12 fundatzaileetako bat izan zen. Denboraldi guztiak Ingalaterrako futbol sisteman egin dituen 10 taldeetako bat da Derby. Hasieratik talde indartsua izan zen, 1894an (4.), 1896an (2.) eta 1897an (3.) egin baitzuen. Hiru Kopa final ere jokatu zituen, 1898, 1899 eta 1903an, baina ez zuen garaipenik lortu.

1930. hamarkadan maila bikaina erakutsi zuen lehen mailaren goiko postutan ibili baitzen, bigarren eginez 1930 eta 1936an. Lehenengo titulua ordea 1946ko Kopa izan zen.

Talderen maila gorena 1970 hamarkadan iritsi zen, Ingalaterrako bi liga irabaziz. 1973an Europako Kopan denboraldi bikaina egin zuen eta finalerdietara iritsi zen. Juventus FC-ren aurka jokatzea egokitu zitzaion eta Italian 3-1 galdu eta etxean 0-0 berdindu ondoren kanporatua zan zen. 1975-76 denboraldian berriz sailkatu zen Europako Koparako baina bigarren itzulian Real Madrilek kostata bada ere gainditu egin zuen. Ingalaterran Derby Conty 4-1 nagusitu zen baina Madrilen 5-a galdu zuen.

Irabazitako txapelketak

aldatu

Ingalaterran: 4

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu