John F. Kennedy Center for the Performing Arts

John F. Kennedy Center for the Performing Arts (euskaraz Arte Eszenikoen John F. Kennedy Zentroa) edo Kennedy Center Washington hirian dagoen Ameriketako Estatu Batuetako Kulturgune Nazionala da. 1971an zabaldu zen, eta izena John Fitzgerald Kennedy presidente zenduaren memorian jarri zioten. Hala ere, kulturgunearen ideia 1958koa da, Dwight David Eisenhower presidenteak Kulturgune Nazionalarentzako legea sinatu zuenekoa; lege honen bidez sostengatu eta finantzatu zuen Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak lehen aldiz arte eszenikoen gune bat.

John F. Kennedy Center for the Performing Arts
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Barruti federalKolunbiako Barrutia
Ameriketako Estatu Batuetako hiri Washington
Koordenatuak38°53′45″N 77°03′21″W / 38.8957°N 77.0559°W / 38.8957; -77.0559
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1971ko irailaren 8a
JabeaAmeriketako Estatu Batuetako Gobernua
Izenaren jatorriaJohn Fitzgerald Kennedy
ErabiltzaileaJohn F. Kennedy Center for the Performing Arts
Arkitektura
ArkitektoaEdward Durell Stone (en) Itzuli
Kontaktua
Helbidea2700 F St NW, Washington, DC 20566

Edward Durrell Stone arkitektoak eraiki zuen, eta Potomac ibaiaren ertzean kokatzen da, Watergate konplexuaren alboan. Dantza, musika, antzerki, opera eta bestelako arte eszeniko agerpenak ematen dira bertan, eta Smithsonian Institutionek kudeatzen du.

1978tik Kennedy Center Honors sariak banatu ohi ditu urtero.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu