Debrecziner (hungarieraz: debreceni kolbász) Hungariako Debrecen hirian jatorria duen hestebete mota bat da. Austria-Hungariako Inperioa osatzen zuten herrialdeetan hedatu zen, halaber baita Alemaniako Bavaria eskualdean ere. Austrian Debreziner izena jasotzen du.

Debrecziner
brühwurst
Materialaktxerrikia
piperrautsa

Hungariako jatorrizko hestebeteak txekor eta txerri haragi keatuz eta piperrautsez egin ohi da. Zerbitzatzen garaian beste hungariar plateren osagarri edo lagungarri gisa izaten da, baina bere zapore keatua dela eta, batzuetan plater nagusia izatera ere iristen da, Debrecziner Goulasch delakoaren kasu.

Prestaketa aldatu

Hestebete honen sukaldatzea oso erraza da. Txerri haragi pusketak hartu eta piperrautsa gehitzen zaien heinean arinki erregosten dira. Ondoren ardi tripakia gehitu eta dena batera keatzea da. Hungariako jatorrizko hestebeteek piper min zapore apur bat dute, oreari pipermina gehitzen baitzaio.

Osagaiak aldatu

Urdai haragia, gantza, ura, gatza, espezieak edo belarrak, azukrea eta zaporeztatzaileak (maiz kontserbagarriak ere bai). 100 gramoko 312 kcal-etako balore energetikoa du.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.