David Saul Marshall (Singapur, 1908ko martxoaren 12a - ibidem, 1995eko abenduaren 12a) Singapurko abokatu, politiko eta diplomatikoa izan zen.

David Saul Marshall

ambassador of Singapore (en) Itzuli

1978 - 1993
Member of the Parliament of Singapore (en) Itzuli

1961eko uztailaren 15a - 1963ko irailaren 3a
1. Chief Minister of Singapore (en) Itzuli

1955eko apirilaren 6a - 1956ko ekainaren 7a - Lim Yew Hock (en) Itzuli
Member of the Parliament of Singapore (en) Itzuli

1955eko apirilaren 2a - 1957ko apirilaren 29a
Bizitza
JaiotzaSingapur1908ko martxoaren 12a
Herrialdea Singapur
HeriotzaSingapur1995eko abenduaren 12a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Saint Andrew's Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoaLabour Front (en) Itzuli

Familia judu batean sortu zen. Saltzaile gisa eta ontziola bateko langile gisa lanean aritu ondoren, Londresa aldatu zen zuzenbideko ikasketak egitera; harrezkero, Britainia Handian lan egin zuen 1937. urtera arte, eta bere sorterrian 1938tik aurrera. Japoniarrek Singapur eraso zutenean gerrako preso hartu zuten (1942), eta 1946. urtean Singapurra itzuli zenean berriro hasi zen zuzenbidean lanean. Abokatu gisa lanean ari zela hasi zen politika-gaiez kezkatzen, eta joera progresista moderatuaren baitan jardun zuen politikagintzan. Singapurko Langileen Frontearen garaipena bideratu zuen 1955. urteko hauteskundeetan, eta hauteskunde haien ondoren Lehen Ministro izendatu zuten. Baina Singapur Erresuma Batuarengandik askatzeko elkarrizketetan ez zuen emaitza onik lortu, eta gizartean haserrea piztu zelarik, bertan behera utzi behar izan zuen kargu hura, handik urtebetera; oposizioan egon zen denboran ez zuen garrantzizko beste lanik egin. 1978an Parisa joan zen enbaxadore, eta 1993. urtean sorterrira itzuli zenez gero, heriotza-zigorraren kontrako lanean eta beste zenbait gai humanitarioren ingurukoetan nabarmendu zen.

Erreferentziak aldatu