Damaso I.a
Damaso I.a edo Damaso Deuna[1] Eliza Katolikoko 37. aita santua izan zen 366 eta 384 bitartean. 304an jaio zen, beharbada Gallaecia edo Lusitania probintzietan; beraz, Hispaniako erromatarra zen. Haren aitasantualdia hemezortzigarren luzeena da 18 urte, 2 hilabete eta 11 egunekin (6646 egun, orotara). Haren jaia abenduaren 11n ospatzen da. Latinez, haren izenak hezitzaile esan nahi du.
Damaso I.a | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
366ko urriaren 1a (egutegi gregorianoa) - 384ko abenduaren 11 ← Liberio - Sirizio → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Egitania (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Erroma, 384ko abenduaren 11 (78/79 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea eta poeta | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Santutegia | |||
Abenduaren 11 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Haren bizitzan zehar Konstantino I.a enperadorea tronuratua izan zen, Inperioko Ekialdeko eta Mendebaldeko zatien berbateraketa eta birbanaketa gertatu zen, arrianismoa hedatu zen, oinordekotza arazoak egon ziren, antipapak ugaritu ziren, Konstantino enperadorearen esku kristautasuna hedatu eta legitimatu zen eta Teodosio I.a Handia enperadoreak kristautasuna Inperioko erlijio ofizial izendatu zuen. Aita Santu indartsu bat bezala aurkeztu zen, Elizaren eta Inperioaren boterearen bateratzaile eta zentralizatzaile bezala arituz, testuinguru historikoaren beharrek eskatzen zuten lez.
Aita santu izendapena etengabeko lehiaz eta eztabaidaz betea izan zuen, enperadorearen babesaz eta parte hartzeaz. Horrela, hilketa eta adulterioa egotzi zizkioten aitasantutzako lehen urteetan: absolbitu bazuten ere, azkenik egozpen horiek benetakoak ziren ala arrianismoaren aldekoekin zegoen gatazka zismatikoaren ondoriozko frogak. Aintza Aitari, Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan Amen tradizioaren sortzailea eta Aleluia hitz hebrearra sartu zituen, San Lorentzo Harresiz Kanpokoa Baseliza zaharberritu zuen eta Bibliaren itzulpen latindar historikoa agindu, Vulgata izenaz ezagutzen dena.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Damaso I.a |
Aurrekoa Liberio |
Aita Santua 366-384 |
Ondorengoa Sirizio |