Sirizio[1] Eliza Katolikoko 38. aita santua izan zen, 384tik 399 arte.

Sirizio
Siricius.jpg
Emblem of the Papacy SE.svg
Aita santu

388ko abenduaren 11 (egutegi gregorianoa) - 399ko azaroaren 26a (egutegi gregorianoa)
Damaso I.a - Anastasio I.a
Emblem of the Papacy SE.svg
38. Aita santu

384ko abendua (egutegi gregorianoa) - 399ko azaroaren 26a (egutegi gregorianoa)
Damaso I.a - Anastasio I.a
apezpiku

Bizitza
Jaiotza Erroma334
Heriotza Erroma399ko azaroaren 26a (64/65 urte)
Jarduerak
Jarduerak klerikoa eta apaiz katolikoa
Lantokia(k) Erroma
Santutegia
Azaroaren 26
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Erromatar Eliza Katolikoa

Damaso I.a aita santua hil ondoren, honen ordezko izateko hautagairik hoberena Jeronimo zen, baina, bere izaera gogorra eta bere hitz mingarrien ondorioz, ez zuen behar adina onarpen izan. Sirizio aukeratua izan zen, bere aitasantualdia 384an hasi zuena. Aukeraketa honekin atsekabeturik, Jeronimo, Erroma utzi eta Ekialdera joan zen.

Sirizio, bere autoritatea bere dekretuetan honako hauek bezalako hitzak erabili zituen lehen aita santua da: "Agintzen dugu", "Dekretatzen dugu", "Gure autoritateagatik"... enperadorearen ohiko estilo erretorikoan. Sirizio, gainera, Aita Santu titulua erabili zuen lehena ere bada.

San Paulo Harresiz Kanpokoaren lehen basilika ere sagaratu zuen. Bere izena, 1823an ia osorik suntsitu zuen sutean kaltetua izan ez zen basilika honetako zutabeetako batean ikus daiteke oraindik.

Klerigoentzeko zelibatua agindu zuen.

399ko azaroak 26an hil zen, eta Pristzilaren katakonban lurperatuta dago. XVIII. menderarte, bere izena ez zen santuen zerrendan sartu, Benedikto XIV.aren aitasantualdira arte.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirizio  


Aurrekoa
Damaso I.a
Aita Santua
384-399
Ondorengoa
Anastasio I.a