Daisy eta Violet Hilton

britainiar siamdar-biki pigópagoak, aktoreak eta zirkuko musikariak

Daisy eta Violet Hilton, ezagunak The Hilton Twins edo The Hilton Sister ezizenez (Brighton, Ingalaterra, 1908ko otsailaren 5aCharlotte, Ipar Carolina, AEB, 1969ko urtarrilaren 4a) britainiar siamdar-biki pigópagoak, noizbehinkako aktoreak eta zirkuko ikuskizun ibiltariaren musikariak izan ziren. Dokumentatu zituzten Erresuma Batuan jaiotako lehen biki pigopagoak izan ziren.[1][2]

Daisy eta Violet Hilton

Bizitza
JaiotzaSussex
Hobiratze lekuaForest Lawn West Cemetery (en) Itzuli
Charlotte
Jarduerak

Find a Grave: 8499 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Daisy eta Violet 1908an Ingalaterrako Brighton herrian jaio ziren, Kate Skinner amaren maitasun iragankor baten ondorioz. Jaio eta berehala baztertu zituen neskatoak. Emagin jardun zuen Mary Hiltonek, amari erosi eta bere abizena eman zien.[3][4][5]

Siamdar-biki pikopagoak

aldatu

Daisy eta Violet biki siamdar pigopago gisa jaio ziren, pelbisa, ipurmasailak eta odol-zirkulazioa partekatzen zutela. Jaio ziren sasoian ez zegoen ez ezagutza medikorik, ezta kirurgikoki bereizteko erarik ere, nahiz eta Sussex Medical Society-k banangarritzat jo zituen, baina, haietako bat hiltzeko arriskua zegoenez, ekimenak ez zuen aurrera egin.

Lan ibilbidea

aldatu
 
Daisy eta Violet Hiltonen antzerki-ikuskizun baten sustapen-afixa (1920ko zirkua)
 
Daisy eta Violet Hilton Meyers tutoreekin,1927 ingurua
 
Daisy eta Violet Hilton

Mary Hiltonek, bikien mantenurako egoera ekonomiko onik ez zuenak, bikiak Roses's Royal Midgets Fame-n erakustea eta kobratzea erabaki zuen, fenomeno gisa aurkeztuta. Bizirik zeudenean bitxikeria biologikoak ziren, beste pertsona batzuekin batera. Daisyk eta Violetek saxofoia jotzen ikasi zuten.

Tutoretza

aldatu

Australiara eraman zituzten bira batean, dirutza egin zuten, eta Maryren Edith Hilton alabak Myer Myers izeneko saltzaile feriante bat ezagutu eta harexekin ezkondu zen. Mary Hilton ama, herrialde hartan hil zen, testamentuan dirua bikiei eman zien. Orduan, Meyers bikote ezkonberriak adoptatu egin zituen Daisy eta Violet. Myers bikoteak Ameriketako Estatu Batuetara eraman zituen bikiak, eta han William Oliver ikuskizunetako agenteak ordezkatu zituen, 20ko hamarkadan zirku bira batean, ikusmin handia sortuz. Myers bikotea eta bikiak San Antonion finkatu ziren.

Eskandaluak

aldatu

1931rako, eskandaluak Daisy eta Violeten bizitzan agertu ziren, eta agenteak abusatu egiten zituen frogak atera ziren argitara; izan ere, Oliverren emazteak dibortzioa eskatu zuen. Bide batez, Myersei bidegabeko irabaziak egitea leporatu zieten, bikiak gehiegizko esposizio egoeren eraginpean jartzeagatik.

Euren buruaren jabe

aldatu

Bikiek, legez aholkatuta, Myersen tutoretza bertan behera uztea eskatu zuten, bikote horrengandik bereiziz eta San Antonion etxea gordeta. Urte horretan, bikiak hiritar estatubatuarrak izatera pasatu ziren, eta euren agente propioak izatera pasatu ziren, zirkuko ikuskizunera itzuliz, bizimodua ateratzeko zuten modu bakarrera.

 
Daisy eta Violet Hilton, 1927 urte ingurua

Ezkontzak

aldatu

1932an, Freaks filmean agertu ziren, eta 1933an, bikietako bat, Violet, Maurice L. Lambert musikariaz maitemindu zen eta berarekin ezkontzen tematu zen. Baina estatu bakar batek ere ez zuen ezkontza legeztatu nahi izan, arrazoi moral, erlijioso edo superstiziosoak argudiatuz; hala ere, New Yorken 1936an lortu zen Violetentzako ezkontza-lizentzia ematea. Daisy 1950ean ezkondu zen. Bi ezkontzak laburrak izan ziren.

Azken urteak

aldatu
 
The Hilton Twins, Violet eta Daisy Skinner-en jaiolekuko oroitzapen-plaka.

1951n, Chained for Life filmean agertu ziren, leihatilako porrot erabatekoa izan zena, eta bikiek euren fortuna guztia kontsumitu zuten. Hot Dogs-en negozio bat aurrera ateratzen saiatu ziren, baina ez zuten zorterik izan, boikota egin baitzieten "munstroak" zirela maltzurki leporatu zien hedabideko jendeak. 1960rako, erabateko txirotasunean geratu ziren,[1] dirua kendu zieten eskrupulurik gabeko pertsonen biktima. Janari-dendako kudeatzaile batek babestu zituen, eta ontzi-ikuskatzaile gisa erabili zituen; atoi txiki batean bizi izan ziren. 1969ko urtarrilaren 4an, Hong Kongeko gripeak jota hil ziren, atoian laguntza medikorik gabe.[6]

Aintzatespenak

aldatu
  • Jaiolekuan plaka urdin bat jarrita dago.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Las primeras hermanas Hilton: eran siamesas, vivieron como estrellas y murieron en la pobreza» LA NACION 2021-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  2. (Gaztelaniaz) «La increíble historia de las verdaderas hermanas Hilton» infobae 2017-11-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  3. Story of Daisy and Violet (english)
  4. (Gaztelaniaz) «La vida de las gemelas siamesas Daisy y Violet Hilton» Pictolic - Noticias de imagen 2023-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  5. (Gaztelaniaz) «La trágica e impactante vida de las famosas gemelas siamesas Violet y Daisy Hilton» Va a gustarme 2018-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  6. «The Death of the Violet and Daisy Hilton» www.findadeath.com.

Kanpo estekak

aldatu