Automobile Dacia S.A. (errumanieraz ˈdat͡ʃi.a ahoskatua) Errumaniako automobil-fabrikatzailea da.

Dacia
Datuak
Izen ofiziala
AUTOMOBILE-DACIA S
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli eta negozioa
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaErrumania
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaDenis Le Vot (en) Itzuli
Egoitza nagusi
  • Bulevardul Dacia, nr.1, judet Arges
  • Mioveni
Legezko formaakzio konpainia
JabeaRenault
Historia
Sorrera1966
webgune ofiziala
Facebook: Dacia Twitter: daciauk Instagram: dacia_rs Edit the value on Wikidata
Dacia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Dazia (argipen)»

Errumaniarren arbasoak bizi ziren lurraldeari erromatarrek emandako latinezko izenetik, Dacia hitzetik, datorkio izena auto-markari.

Dacia automobil-etxea 1968an sortu zuen garai hartako erregimen komunistak, herrialdeak berak fabrikatu nahi baitzituen herritarrentzako automobilak. Horretarako, auto-fabrikatzaile baten lizentzia erostea erabaki zuten. Eskaintza Fiat, Alfa Romeo, Peugeot, Morris, Ford eta Renault markek egin zioten Errumaniako gobernuari. Lehen saialdiak Peugeot eta Morris markekin izan baziren ere, azkenik Renaultekin egin zuten tratua errumaniarrek, eta R-12 modeloaren prototipo bat ekoizten hasi ziren: Dacia 1310, auto moderno eta familiarra zen, eta mekanika sinplekoa. Dacia 1310 modeloa izan da Errumaniako enpresa honen modelo enblematikoena. Orduz geroztik, Renault automobil-gamatik eratorritako modeloak ekoitzi izan ditu.

Fabrika nagusia Piteștin zegoen eta dago, Bukarestetik ehun bat kilometrora, ipar-mendebaldera.

1999an, Renaultek erosi egin zuen Dacia, garatze-bidean zeuden herrialdeetan auto merke bat saldu ahal izateko. Orduz geroztik, Renault taldearen barruan dago Dacia. Gaur egun, talde osoaren salmenten % 30 dira marka honenak.

Merkaturatzea indartzeko, bi helburu nagusi hauek izan ditu enpresak: batetik, produkzio-katea modernizatzea, beste herrialdetara esportatu ahal izateko; bestetik, «Dacia zaharra»rentzat ordezko atalak produzitzen segitzea. Izan ere, errumaniar gehienek ez dute sekula autoa saltzen; nahiago dute auto zaharra konpondu.

2004an, Logan modeloa merkaturatu zuten, eta arrakasta handia izan zuen Errumanian eta baita Europa mendebaldeko eta ekialdeko herrialdeetan ere.

Prezio merkea eta auto sinplea izatea ditu bereizgarri Dacia markak. Gaur egun, auto-modelo hauek saltzen ditu Daciak: Logan, Sandero, Duster eta Lodgy.

Kanpo estekak aldatu