Cuicuilco Aro Aurreklasikoko K.a. 700-K. o. 150 ertamerikar eremu arkeologiko oso garrantzitsu bat da, Mexiko Hiriaren hegoaldean, Barruti Federalean, Texcoco aintzira izan zenaren hegoaldeko muturrean zegoena. Aurreko kronologia oinarri hartuta, Cuicuilco Mexikoko Haraneko hiririk antzinakoenetako bat izan liteke, olmekar eremu nuklear deritzon Mexikoko Golkoaren kostaldeak eta Veracruz eta Tabasco estatuek osatutako lurraldean bizi izan ziren olmeken garaikidea eta hauekin balizko harremanak izango zituena.

Piramidearen aurrealdea
Planoa

Gaur egun ezagutzen deneraino, Mexikoko Goi-Ordokiko lehen zentru zibil eta erlijioso handia izan zen. Bere biztanleriak, ziur aski, bere barnean hartzen zituen Aro Klasikoko altepetlen (hiri-estatuak) bereizgarriak ziren ezaugarri kultural eta gizarte estratu guztiak. Cuicuilco Xitle sumendiak eztanda egin ondoren bertan behera utzia eta suntsitua izan zen, biztanleria Mexikoko arroan berrezartzea eraginez. Honen amaiera Erdialdeko Goi-Ordokian aro klasikoko gune agintari bezala Teotihuacanen sendotzea izan zen.

8. tokian existitu ziren eraikin erlijioso eta etxebizitzak existitzen dira, baita hiria urez hornitzen zuen sistema hidraulikoaren hondakinak ere. Piramideetako bat leku estrategiko baten eraiki zen, espainiarren aurreko herrien artean sorkuntza monumental baten bidez kontzeptu erlijiosoak gertakizun kosmikoekin lotzeko lehen saiakera izan zelarik.

Izena aldatu

INAHren arabera, Zelia Nuttall arkeologoaren aburuz, Cuicuilcok "Kantuak eta dantzak egiten diren tokia" esan nahi duela.

Historia aldatu

Mexikoko Haraneko lehen gune zeremonialetako bat izan zen, eta garrantzitsuenetakoa. K.a. 800 eta K.a. 600 bitartean eraikitako piramide formako oinarria du, tokiko egitura ezagun nagusia delarik.

Cuicuilko, jatorrian, nekazal ezarpen bezala sortua izan zen, baina praktika erlijioso goiztiarren zantzuak daude, harrizko eskaintzak eta zeramikaren erabilera hil hatu bezala barne. Hiria piramideak zituen zeremonia gune handi baten eta honekin lotutako hirigunearen inguruan hazi zen, hirigune honek ur gordailu txiki eta ez oso sakonen ertzetan zeuden plaza eta kaleak zituelarik. Hauek, urez, gertu zeuden Zacayuca eta Zacaltepetl muinoetatik hornitzen ziren. Biztanleria hiriak biztanle gehien izan zituen garaian, 20.000 pertsonatan estimatzen da. Tokiak terrazak, zenbait eraikin, gotorlekuak eta ureztatze kanalak ditu.

Toki hau zeramika ohitura berri baten (K.a. 600-K.a. 200) ekoizle izan zen arren, ohikoa da tokiaren ingurua bertan bizi izan ziren zenbait belaunaldik osatu zutela kontutan hartzea.

Ebidentzia arkeologikoek, zeramikak zein arkitektura egiturek, Cuicuilco finkapen bezala K.a. 1. milurtekotik garatu zela adierazten dute, Aro Aurreklasikoan, finkapen txiki bat bezala. Bertako biztanleek Mexikoko Arroko zein Chupícuaro mendebaldean eta Monte Albán hego-ekialdean bezalako nahiko lurralde urruneko beste toki batzuekin harremanak zituzten.

Cuicuilcorentzat estimatutako okupazio garaiak, soilik saiakeratzat har daitezke. Okupaziorik goiztiarrena K.a. 1200ekoa dela uste da. Antzerako osaketa eta espazio banaketa zuten nekazal herrixka ugari egon zen. K.a. 1000tik K.a. 800 arteko garaian oinplano obalatuko kono moztu formako egiturak eraiki ziren. Espezialistek toki hauek eskualde buru deitzen dituzte, hierarkia handiagoa zutela eta barneraketa gune bezala funtzionatzen zutela kontutan hartuz. Handik denbora batera eskualde buru handiago bihurtu ziren.

Cuicuilcoko piramide erraldoia handitze honen adierazgarri baldin bada, orduan, honek, garapen maila hau K.a. 800 eta K.a. 600 bitartean lortu zela esan nahi du, eraiki zen data baita. Hala baldin bada, izaera protohiritarra, maila honetako bereizgarria, Aro Aurreklasiko Berantiarrean zehar ere hedatuko zen Cuicuilko K.a. 100 eta K. o. 1 artean ahuldu zen arte. Une honetan hasi zen Teotihuacanen garapena, Aro Klasikoan hirigune oso garrantzitsua izan zena.

Kulturaren hasiera aldatu

 
Cuicuilcoko Piramidearen atzealdea.

Aro Aurreklasiko Ertainaren erdialde inguruan (K.a. 800) toki honetan herrixkak agertu ziren, pixkanaka eboluzionatuz eta handituz joan zirenak, hiribildu bihurtuz, ondoren, Aro Aurreklasikoaren amaiera aldera (K. o. 100) hirigune zibil-zeremonial handi bat eratzeko. Hirigune bezala, oso garrantzitsua izatera iritsi zen, nekazari, artisau apaiz eta gobernarien artean hierarkizatutako gizarte aurreratu batekin.

Cuicuilcorentzat ezarritako garapen garaiak soilik saiakeratzat har daitezke. Okupaziorik goiztiarrena K.a. 1200ekoa dela uste da. Antzerako osaketa eta espazio banaketa zuten nekazal herrixka ugari egon zen. K.a. 1000tik K.a. 800 arteko garaian oinplano obalatuko kono moztu formako egiturak eraiki ziren. Espezialistek toki hauek eskualde buru deitzen dituzte, hierarkia handiagoa zutela eta barneraketa gune bezala funtzionatzen zutela kontutan hartuz. Handik denbora batera eskualde buru handiago bihurtu ziren.

Cuicuilco eta bere egitura handiak handitze honen adierazgarri baldin badira, orduan, honek, garapen maila hau K.a. 800 eta K.a. 600 bitartean lortu zela esan nahi du, eraiki zen data baita. Hala baldin bada, izaera protohiritarra, maila honetako bereizgarria, Aro Aurreklasiko Berantiarrean zehar ere hedatuko zen Cuicuilko K.a. 100 eta K. o. 1 artean ahuldu zen arte. Une honetan hasi zen Teotihuacanen garapena, Aro Klasikoan hirigune oso garrantzitsua izan zena.

Toki honen garapena, sortu zenetik, bere kokaleku estrategikoagatik, Tolucako sarreratik gertu eta Texcoco lakuaren ertzean zegoelako gertatu zela uste duten iritziak daude.

Ikuspuntu honen arabera, tokia, K.a. 600 eta K.a. 200 bitartean zeramika ohitura berri baten ekoizlea zen arren, paisaia bata bestearen atzeko zenbait belaunaldik osatu zutela ere argi dago.

Kulturaren gorakada aldatu

K.a. 150 inguruan, Aro Aurreklasikoaren amaiera aldera Cuicuilco eskualde hirigune bihurtzen da 20.000 biztanlera iris daitekeen biztanleria batekin, garai hartan Teotihuacanekin alderagarria, garapen hau Mexikoko Arroaren hegoaldean Xitle sumendiaren eztandak geldiarazten duelarik, Cuicuilcoren arkitektura egitura zibil eta zeremonialak eta etxebizitzak osorik edo partzialki estali zituen laba geruza bat osatuz, hiriaren hedadura, ebazten denez, 400 hektareatara iritsi zelarik.

Kulturaren ezaugarri fisikoak aldatu

Garezur deformazio tubular zuzen edo okerraren ondoriozko buru biribilak zituzten, lehena askoz ohikoagoa zelarik. Hortzak kentzea ere ohikoa zen. Bataz besteko bizi itxaropena 51 urtekoa zen, nagusiki, osteomielitia bezalako gaixotasunen presentziagatik.

Nekazaritza eta elikadura aldatu

Bizi ziren tokiagatik, bertako biztanleek eskuragarri izan zituzten aintziretako baliabide naturala (flora eta fauna), Xochimilco lakutik gutxi gora-behera 4 kilometroa baitzeuden, eta Las Cruces eta Ajusco mendizerretatik gertu zeuden, gainera, iturburuak eta ur korronteak zeuden. Espainiarren aurreko taldeek elikagaiak ekoiztea lortu zuten. Nekazaritzan oinarritutako Ertamerikako oinarri ekonomiko propioa ziuraski ehiza, arrantza eta fruitu bilketarekin osatua izan zen. Egurra lortzeak erraza izan behar zuen gertuko basoen ondorioz tokiaren zati nuklearraren inguruan nekazal lurrekin, gaur egun sumendi laba eta eraikin metro askoren azpian daudenak.

Uste denez, bere elikadura, artoa, babarrun, kalabaza, tomate, arrain eta animali basatietan oinarritzen zen.

Kulturaren amaiera aldatu

Bere gainbehera K.a. I. mendean hasi zen, Teotihuacan erlijio eta kultura eragingune bezala goraka hasi zen garai berean. Gure aroko 400. urte inguruan, Ajusco-Chichinauhtzin bezala ere ezagutzen den Ajusco (nahuatl atl, xochitl, co, 'ura, loratu, tokia' ‘ur loragunea’) mendizerraren inguruan dagoen Xitle sumendiak eztanda egin zuen, Cuicuilcoren azken arrastoak eta Copilco (beste zeremonia gune garrantzitsu bat) lurperatu eta suntsituz. Hondamendi honek cuicuilcotar kultura Toluca eta Teotihuacanera sakabanatzea eragin zuen, non cuicuilcotar asko hartu zituzten, baita hauen kulturaren ezaugarri asko barneratu ere.

Uste denez, Cuicuilcoren gainbeherak (K.a. 100-K. o. 1) hobetze txiki bat izan zuen 1 eta 150 artean suaren jainkoen presentziaren ondorioz.

Cuicuilco zeremonia gune garrantzitsu bezala utzi bazen ere, eskaintzak egiten jarraitu zen hiria Xitle sumendiaren labapean lurperatua geratu zen arte, gure aroko 400. urtean gertatu zena, gutxi gora-behera.

Mende honen hasieratik aurrera El Pedregal toki erakargarri bat izan zen Mexikoko arroan mexikar eta teotihuacandar eraketa sozioekonomikoen aurreko kulturak definitzeko. Cuicuilco Bn eginiko ikerketek tokiaren garapena barne dinamika baten ondorio dela frogatu zuten.

Arkeologoek Cuicuilco Teotihuacan hirigune bezala agertu aurretik komunitate garrantzitsu bat izan zela ondorioztatu dute, arkeologo batzuek halako batean Teotihuacan sortzeko bateratu ziren sei komunitate txikiak Cuicuilco piramideak eta monumentu publikoak eraikitzen ari zen garaian sortuak eta hazkuntza xaloen frogekin zeudela kontutan hartuz. Dirudienez, hiria 150 eta 200 artean utzia izan zen, gertu dagoen Xitle sumendiak eztanda egin ondoren, lurraldea askoz beranduago berrokupatua izan zen arren. Zeramikak eta beste froga batzuk hondamendi bolkanikoaren errefuxiatuak iparraldera joan eta Texcoco lakuaren ipar ertzean zegoen Teotihuacaneko biztanleriaren zati bihurtu zirela iradokitzen dute.

Tokia aldatu

 
Piramidearen gainean zulatutako zuloa 5 aldarerekin (lamina korrugatuzko sabai batekin babestua)

Cuicuilco sumendi laba geruza trinko eta sendo batek estaltzen du, El Pedregal de San Ángel bezala ezagutzen dena. Labak, gutxi gora-behera 80 kilometro karratuko hedadura hartzen du, Ajusco mendizerraren oina barne eta gertuko lakuaren ertzeraino. 1956an eginiko ikerketa batek, tokiren batzuetan 10 metroko sakonerara ere iristen ziren laba ezberdin metaketak Cuicuilcoren kontserbazioan funtsezko faktorea izan zirela ondorioztatzen du. Tokia egungo hirigune baten barnean ere badago, eta Mexikoko Unibertsitate Nazionalarekin lotutako eraikinekin partzialki estalia dago. Soilik ikerketa arkeologiko partzial bat izan da posible, egungo eraikinek historiaurreko hiria kaltetu baitute. Cuicuilcon 1990ean eginiko aurkikuntza arkeologikoak suntsitu dira, nekazal sistemarekin lotutako egitura txikiago batzuekin plaza baten barnean eraikitako zirkulu formako piramide batean datzatenak. Ondorioz, zaila izan daiteke Cuicuilcoren benetako tamaina eta konplexutasuna zehaztea.

Egungo egoera aldatu

 
Erreserbatik gertu eraikia izan zen Telmexen eraikina

Dagoen tokiagatik, Cuicuilco egoera zail batean dago. Alde batetik egungo planifikazioa eta tokiaren interes ekonomikoak eta, bestetik, Mexikoko ondare arkeologikoaren kontserbazioa eta legislazioa daude gatazkan.

Cuicuilco bi eremutan banatua dago. Lehena Cuicuilco A bezala ezagutzen da, eta zeremonia gunea dagoen tokia da. Bestea Cuicuilco B da, eta Cuicuilco Atik mendebaldera dago, 1968ko Udako Olinpiar Jokoetarako eraiki zen Olinpiar Hirian dago.

Bere garrantzia historialari eta arkeologo guztiek onartzen dute, eta, hala ere, Teotihuacan eta Tula bezalako eremu arkeologikoekin alderatuz oso gutxi ikertua izan da. Berau ikertzeko oztoporik nagusiena eremua, ia osorik, 9 eta 10 metro arteko sendoera duen laba geruza batez estalia dagoela da, toki honetan ikerketa lanak zailduz. Zailtasun honi eremuaren urbanizazioa gehitzen zaio eremu arkeologikoaren gainean zuzenean eginiko eraikinekin, Telmex enpresaren eraikina eta Cuicuilco Merkataritza Plaza kasu 1997an.

Irudiak aldatu

Kanpo estekak aldatu

19°18′06″N 99°10′54″W / 19.30167°N 99.18167°W / 19.30167; -99.18167