Hurritzak, adaburu zabaleko zuhaixka edo zuhaitzak dira eta Corylus generoa osatzen dute.[1] Hosto erorkorreko zuhaitz hauek, Ipar Hemisferioko eskualde epeletan dute jatorria. Kontrobertsia dago familiaren sailkapenean, izan ere, botaniko gehienek Betulaceae familiaren barnean sailkatzen dute,[1][2][3] baina Corylaceae familiaren aldekoak ere badira.[4][5]

Corylus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaBetulaceae
Generoa Corylus
Azpibanaketa
Ikusi testua
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakHur eta hazel wood (en) Itzuli

Ezaugarri morfologikoak aldatu

Hurritzen ernamuinak forma boide-kamutsa dute eta ezkatadunak dira. Hosto erorkor, biribil eta bakunak dituzte eta txandakatuta agertzen dira. Orokorrean hostoetan bigarren mailako 8 nerbio pare baino gutxiago agertzen dira eta ertzak bitan (bi aldetan) zerratuak izaten dira. Loreak monoikoak dira, sexu bakarreko gerbetan elkartuta eta hostoak baino lehen sortzen dira, udaberri hasieran.[1]

Lore arrak biluziak dira, braktea bakoitzaren galtzarbean bakarka ezarrita eta 2 brakteolaz hornituta daude. Aurreko urteetako adar txikietan jaiotako gerbetan elkartuta eta zintzilik agertzen dira, 2-5 subfaszikuluekin. Gerba arrak hori argiak eta 5-12 cm luzeera dute, aldiz, gerba emeak oso txikiak eta kimuetan gordeta agertzen dira, soilik,1-3 mm luzeerako estigma gorriak agerian uzten dituelarik. Lore emeak, begi ezkatadun txiki batean sartuta daude eta infloreszentziak zima dikotomiko eran (dikasioetan) antolatuta daude.[1][2]

Corylusen fruituak akenioak (hurrak) dira, 1-4 glomeruluetan antolatuta daude eta fomar biribil edo oboideak dituzte. 1-2,5 cm luzeera eta 1-2 cm diametrodunak dira eta zurezko oskol batez guztiz edo erdi estalita daude, barneko hazia inguratuz eta babestuz.[1]

Hurritzen lore-hautsa, handipenei esker (x600) identifikatu daiteke eta negu amaieran eta udaberri hasieran alergien eragilea izan ohi da.[2]

Espezieak aldatu

Genero honek 15 espezie hartzen ditu bere baitan, jatorriz Europa, Ipar Amerika eta Asiako iparraldekoak:

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  2. a b (Ingelesez) Hazel. 2018-12-20 (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).

Kanpo estekak aldatu