Gerba
Gerba (edo amentua) matsalko-erako infloreszentzia irekia da, ardatz zentral malgua eta artikulatua duen galburua eta sexu bereko lore txiki eseriak ardatz horretan ezarrita. Oso ohikoa da udaberrian anemofiliaz polinizatzen diren angiospermoen familietan, hala nola, Fagaceae, Salicaceae eta Betulaceae familietan, bereziki gehienetan infloreszentzia arrak direlarik. Adarretatik zintzilik eta dindilizka geratzeko infloreszentzia-eredu egokiena da, haizearen bidezko polinizazioa erraztuz.[1][2]

Erreferentziak
aldatu- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ http://www.euskadi.eus/euskalterm/
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |