Cortinarius triumphans

Cortinarius triumphans Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Cortinarius jangarri gehienak bezala, ez da interesgarria sukaldaritzarako.

Cortinarius triumphans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius triumphans
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, hasieran esferikoa, eta gero zabaldu egiten da eta ertzak biribilduak izaten ditu gaztetan. Azala likatsua hezetasunarekin, ia ezkatak diren zuntzexkak ditu, eta hori-lehoi kolorea du.

Orriak: Eskotatuak, estu, gris-urdinxkak gaztetan, gero okre antzeko kolorekoak.

Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, oinarrian zabaltxoagoa, kolore zurixka-horixka du, eta eraztunaren azpian lehoi koloreko eskumutur mailakatuak ditu, gortinaren hondarrak dira eta espezie honi Pholiota baten itxura ematen diote.

Haragia: Okre-zurixka kolorekoa, amoniakoarekin horiz tindatzen da, Variecolor taldeko espezieak bezala (variecolor, nemoreus, eta largus,). Ez du usain nabarmenik eta zapore gozoa du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, Gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Triumphans epitetoa latinetik dator, arrakasta esan nahi duen "triumphans" hitzetik. Bere tamainagatik eta onddo apainduaren itxura ederragatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius subtriumphans delakoarekin, baina honek kapela eta haragia gorrixkak ditu (ez horia)

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean urkien azpian, zohikaztegietan eta leku hezeetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Asia, Ipar Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 219 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 151 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 206 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu