Cortinarius percomis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Beste espezie batzuekin nahasita kontsumi daiteke (bakarrik usain sendoa jariatzen du).

Cortinarius percomis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius percomis
Fr., 1838

Sinonimoak: Agaricus percomis, Phlegmacium percome.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa, gero lau-ganbila, ertza barrurantz errekurbatua gaztetan, geruza bereizgarria. Hori-limoi kolorekoa, hori gorria edo lehoi kolorekoa erdian; eguraldi hezearekin likatsua, distiratsua lehorrarekin.

Orriak: Estu, marjinatuak edo okertu-itsatsiak, hasieran hori bizi kolorekoak, gero hori-arre-oliba antzeko kolorekoak eta azkenik arre-herdoil kolorekoak.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa. Borra formakoa edo zilindrikoa behealdea loditua, edo baita erraboilduna ere; hori-limoi kolorekoa, gero okre-antzeko kolorekoa; hori zurbil koloreko gortinarekin.

Haragia: Horia, bereziki oinean; zapore gozoa, usain atsegina (autoreen arabera, desberdinak dira: izpilikuarena, laranja lorearena, intxaur muskatuarena, edo ez hain atsegina).[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Percomis epitetoa latinetik dator, oso atsegina, esan nahi duen "percomis" hitzetik. Usain ona duelako.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Nahasteko zaila usain eta zapore berezia duelako. Cortinarius guttatus delakoak antzeko usaina du, baina ez hain fuertea, kolore gorrixkagoa, erraboilarekin, haragi hori-oliba kolorekoa eta ez da jangarria

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan eta baso mistoetan. Kare lurretan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Quebec, Colorado, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 206 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 157 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu