Coronicas navarras 1186an lehendabizikoz eta Iberiar Penintsulako erromantzez idatzi eta gordetako prosa-idazlanik zaharrena da[1]. Latinez eta nafar erromantzez idatzitako kronika hauetan "Nafarroako Foru Orokorra"ren lehendabiziko edizioa agertu zen.

Coronicas navarras
Datuak
Idazlea (1186)
Argitaratze-data1186
GeneroaKronika
HizkuntzaLatina
Nafar erromantzea
HerrialdeaIruñeko Erresuma
Euskaraz
IzenburuaNafar kronikak

1196 eta 1213 artean bertsio zabaldua egin zuten Linage Hispaniarum regis eta Linage de Rodric Díaz gehituz[2]. Hori zela eta, kronikek sei zati zituzten[3]:

  1. Linage de los reyes d'Espanya, Ramiro I.a eta Alfontso II.a Aragoikoaren artekoa.
  2. Linage de Rodric Diaz.
  3. Antzinaroa, I. eta VIII. mendeen artekoa.
  4. Urtekari zaharrak.
  5. Urtekari berriak.
  6. Latindar urtekariak.

Kronika historikoak, XII. mendearen amaierakoak direnak, ez dira kontaketak baizik eta urtekariak, eta ez dute literatura-meriturik. Hala ere, haietan aipatu zituzten, Iberiar penintsulan lehendabiziko aldiz, Artur erregea, Karlomagno eta Gartzia Fernandez, Los siete infantes de Lara ziklokoa.

« Era D. LXXX aynos fizo la bataylla al rey Artuyss con Modret Equibleno. [...]

Era DCCC. LXXX. VI aynos morio Carle Magne. [...]
Era M.ª L. VIII. aynos mataron al yfant Garcia en Leon.

»

Erreferentziak

aldatu
  1. Ubieto Arteta, Antonio. Coronicas navarras. in: Textos Medievales. Zaragoza: Anubar ISBN 84-7013-234-2..
  2. Deyermond, Alan D.. (2001). Historia de la literatura española. 1: La Edad Media Bartzelona: Ariel, 149-150 or. ISBN 843448305X..
  3. Arozamena Aiala, Ainhoa. Coronicas navarras. Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo estekak

aldatu