Coriolopsis trogii Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Larrukara, sukaldean erabilezina.

Coriolopsis trogii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaCoriolopsis
Espeziea Coriolopsis trogii
Domański, 1974

Sinonimoak: Funalia trogii, Trametes trogii, Trametella trogii, Inodermus maritimus, Trametes favus.

Deskribapena

aldatu

Fruitu gorputza: Erdizirkularra, depresio zentrokide erregularrak eta ertz lobulatuko kapela inbrikatu txikiz osatua. Okre eta marroi arteko kolore ezberdineko ile hirtsutuz estalitako gainazala. Poro lodi eta biribilduetan amaitzen diren tutuez osatutako geruza mardul batek eratutako himenioa, ukitzean arrosa kolorekoak bihurtzen dira. Horma meheak, gaztetan zuriak zahartzean gris eta marroi bihurtzen dira. Sesila, zurezko substratuari zuzenean heltzen dio.

Haragia: Zurixka eta larrukara, ez du erreakzionatzen potasarekin.

Mizelioa: Zuria, beltza bihurtzen dena. Espora jalkina zuria.[2]

Etimologia: Trametes hitza latinezko “trama” hitzetik dator, ehun edo irun lodia, poroen itxuragatik.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Coriolopsis gallica, txikiagoa da eta eremu zirkular irregularrak izaten ditu. Datronia mollis-ek poro hipnoideak ditu eta oso urratuta. Trametes gibbosa-k poro luzangak.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Urtekoa, edozein urtaro, apirila eta ekaina bitartean garatzen den arren. Hezetasuna behar du. Saprofitoa, makaletan, burzuntzetan, sahatsetan, pagoetan, egur hiletan. Usteldura zuria eragiten du, lignina eta zelulosa deskonposatuz, 4-5 urtez.

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 405 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Coriolopsis trogii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu