Ardagai konkorduna (Trametes gibbosa) Polyporaceae familiako onddo xilofago bat da. Ia urte osoan agertzen da hostozabalen basoetan, enbor eta motzondoetan. Hilda dagoen egurrean sortzen da. Espezie arrunta.[1]

Ardagai konkorduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaTrametes
Espeziea Trametes gibbosa
Fr., 1838
BasionimoaMerulius gibbosus

Deskribapena

aldatu

Kapela: 8 eta 20 cm arteko diametrokoa, zirkuluerdi formakoa, lau-konkorduna, sakonera txikiko ildo zentrokideekin; zuria edo zurixka, krema edo grisaxka kolorekoa, askotan berdea erdian, kolore hau bertan sortzen zaion algek ematen diote. Gainazalean ilupa du, ertza mehea.

Himenioa: 5 eta 10 (15) mm-ko tutu luzeak, zurixkak. Lerro erradialetan orientatutako poroak, angelutsuak edo angeluzuzenak, lehenengo zuriak gero kremak.

Hanka: Oinik gabea, espezie sesila da, bizi den zurezko substratuari atxikita.

Haragia: Mehea, batzuetan gune zirkular zentrokideak ditu, kortxoaren antzekoa, larrukara, trinkoa, zuria. Usain fungiko atsegina, askotan larbek eraso egiten diote. Zapore ahula.[2]

 
Ardagai konkorduna azpitik ikusita

Etimologia: Trametes hitza latinezko “trama” hitzetik dator, ehun edo irun lodia, poroen itxuragatik. Gibbosa epitetoa berriz “gibboso” hitzetik dator, konkorduna esan nahi du. Kapelaren itxuragatik.

Jangarritasuna

aldatu

Janezina.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Trametes hirsuta = Coriolus hirsutus perretxikoarekin, baina hau txikiagoa da, ileak tente ditu kapelan eta poro biribilak himenioan.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Urte osoan, pagoen enbor eta motzondoetan, oso ohikoa pagoetan, hala ere, Carpinus, Almus, Betula eta Populus zuhaitzetan ere garatu daitezke[5]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa, Mendebaldeko Afrika, Erdialdeko Amerika, Brasil, Ekuador, Indonesia, Australia, Hegoafrika, Txina, India, Japonia, Erdialdeko Asia, Kaukasia.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 648 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 404 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 472 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 565 or. ISBN 84-282-0540-X(T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C...
  6. Trametes gibbosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu