Coriolopsis gallica Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Coriolopsis gallica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaCoriolopsis
Espeziea Coriolopsis gallica
Ryvarden, 1973

Sinonimoak: Trametes hispida, Funalia gallica, Poria vulgaris.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, zabaldua egoten da edo pixka bat ganbila, marroi-arrosa kolorekoa, ertz mehearekin eta kolore argiagoarekin. Gainazal dena hispidoa da, alegia, tomentutsu eta hirtsutu arteko ilez estalita dago, marroi-lehoi kolorekoak.

Tutuak: Barrualdetik pruina zuri-grisaxka koloreko batez estalita daude eta askoz txikiagoak dira kapelaren ertzetik gertu.

Poroak: Hasieran biribilduak eta gero angelutsu samarrak, zurixkak eta gero marroi-grisaxkak, igurtziagatik arrosa samarrak izan daitezkeenak.

Haragia: Larrukara, kanela koloretik marroi-olibarako kolorekoa.[2]

Etimologia: Trametes hitza latinezko “trama” hitzetik dator, ehun edo irun lodia, poroen itxuragatik. Hispida epitetoa latinetik dator, kapela hispidoa edo hirtsutua duelako.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Trametes trogii poliformearen formetako baten oso antzekoa da, baina kapelaren ertza meheagoa du eta tutuek luzera galtzen dute kapelaren ertzera hurbildu ahala. Gainera haragiaren kolorea ilunagoa du.

Sasoia eta leku

aldatu

Urte osoan. Hostozabalen zuhaitzetan hazten da, batez ere ibaiertzetako zuhaitzetan edo ibaietatik hurbil daudenetan.

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 405 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. Coriolopsis gallica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu