Coprinopsis lagopus

Coprinus lagopus» orritik birbideratua)

Coprinopsis lagopus Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] In vitro kultiboetan eta ernalezintasunaren azterketa zientifikoetan erabiltzen da. Bere diseinu politagatik eta fintasunagatik, ez litzateke bildu behar.

Coprinopsis lagopus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis lagopus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
arrautza-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Coprinus lagopus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa itxita dagoen bitartean; hasieran zilindriko-kanpai itxurakoa, berehala irekia, ertza altxatuta. Gaztetan zuria, erraz bereiz daitezkeen maluta zuriz estalia, laster grisa eta, azkenik, beltzaxka.

Orriak: Estu berehala delikueszenteak.

Hanka: Eraztun gabe. Zuria, hauskorra, kapela bezala maluta bilotsu zuriz eta ugariz estalia.

Haragia: Oso fina, zuria, usain berezirik gabea.[2]

 
Coprinopsis lagopus goitik
 
Coprinopsis lagopus azpitik

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Coprinus cinereus delakoarekin nahas daiteke, baina honek, oinaren oinarrian sustrai bat bezalakoa du, simaurretan hazten da, hanka ez du hain bilotsua eta handitxoagoa da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean, lur hezean, hainbat basotako soilgune belartsu hezeetan, humus eta landare-hondar ugari duten lurzoruetan. Oso iragankorra, azkar zahartzen da.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoa, batez ere Europa, Australia, Zeelanda Berria, Erdialdeko Amerika eta Ipar Amerika.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 372 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 203 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu