Copacabana (kabareta)
Copacabana, AEBetako New York hiriko Manhattan barrutiko kabaret areto bat izan zen. Ospea bezero ospetsu askoren parrandaleku izateagatik datorkio.
Copacabana (kabareta) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°45′37″N 73°59′15″W / 40.760167°N 73.9874094°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1940 |
Inaugurazioa | 1940ko azaroaren 10a |
1940ko azaroaren 10ean ireki zen, eta bere jabeetako bat Frank Costello italiar-estatubatuar mafiaburua izan zen. Bere historian zehar ez zen leku bakar batean egon, Manhattango kokaleku askotan baizik.
2020ko COVID-19 pandemiaren ondorioz itxi egin zen, halere 2021ean berrirekitzea aurreikusia dago.
Zinema
aldatuFilm askotan agertu da, tartean Copacabana, Goodfellas, Raging Bull, Tootsie, The Purple Rose of Cairo, Carlito's Way, The French Connection, Martin and Lewis, Green Book, Beyond the Sea eta The Irishman.
Kanpo estekak
aldatu- Copacabana webgune ofiziala (Ingelesez)
- Copacabana kabaret historikoa (Ingelesez)