Green Book
Green Book 2018ko Peter Farrelly estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatiko filma da. Don Shirley piano-jotzaileak 1960eko hamarkadan AEBetako Hegoalde sakonean egin zuen biran oinarritzen da. Viggo Mortensen eta Mahershala Ali aktoreek antzeztu zuten.
Torontoko Zinemaldian estreinatu zen 2018ko irailaren 11n, eta Ikusleen saria eskuratu zuen.[1] 91. Oscar Sarietan, bost izendapen lortu zituen, eta haietatik hiru sari eskuratu zituen: Film onenaren Oscar Saria, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Mahershala Ali), eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria.
Argumentua aldatu
Don Shirley piano-jotzaile dotorea, jamaikar etorkinen familia batean jaioa, ez dago bere garaiko intolerantzia itsuari aurre egiteko eginda. Hori dela eta, Tony Lip Vallelongaren zerbitzuak hartu ditu. New Yorkeko kale eta tabernetan hezitako italiar-estatubatuarra, Tony bere aho-beroaz baliatzen da bidea zabaltzeko, eta nahikoa ez baldin bada, ukabilak erabiltzen ditu. Bikote ezberdin horrek bidaiari ekin dioenean, The Negro Motorist Green Book afro-amerikarrei zuzendutako bidaia gida erabili dute, hegoalde segregatuan zehar beltzentzako hotel eta jatetxe seguruak aurkitu ahal izateko. Hala ere, liburua ez da nahikoa elkar ulertu ahal izateko.[2]
Aktoreak aldatu
- Viggo Mortensen: Tony Lip
- Mahershala Ali: Don Shirley
- Linda Cardellini: Dolores
- Dimeter Marinov: Oleg
- Mike Hatton: George
- Iqbal Theba: Amit
- Sebastian Maniscalco: Johnny Venere
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Toronto: Peter Farrelly's 'Green Book' Wins Audience Award» Hollywood Reporter 2018-9-16.
- ↑ «Green Book» Torontoko Zinemaldia.
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)