The French Connection
The French Connection (euskaraz Frantziar Lotura) 1971ko William Friedkin estatubatuar zinema zuzendariaren ekintzazko drama filma da. Film honetan honako aktoreek antzeztu zuten: Gene Hackman, Fernando Rey, Roy Scheider, Tony Lo Bianco eta Marcel Bozzuffi.
Filmaren gidoia William Friedkin gidoigileak idatzi zuen, Robin Moore idazlearen The French Connection eleberrian oinarritua dagoelarik. 1975ean The French Connection II izeneko jarraipena izan zuen.
Zortzi Oscar Sarirako izendatua izan zen, bost irabazi zituelarik: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (William Friedkin), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gene Hackman), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ernest Tidyman) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Gerald B. Greenberg).
ArgumentuaAldatu
New York hiriko droga trafikoaren aurkako saileko bi poliziek, Jimmy “Popeye” Doyle (Gene Hackman) eta Buddy “Cloudi” Russo (Roy Scheider) Marseillatik datorren heroina kargamentu garrantzitsu bat iritsiko delako susmoa dute, ekintza honen antolatzailea Alain Charnier (Fernando Rey) frantziar droga trafikatzailea eta bere AEBtako kontaktua den Sal Boca (Tony Lo Bianco) direlarik.
AktoreakAldatu
- Gene Hackman - Jimmy 'Popeye' Doyle detektibea
- Fernando Rey - Alain Charnier
- Roy Scheider - Buddy 'Cloudy' Russo detektibea
- Tony Lo Bianco - Salvatore 'Sal' Boca
- Marcel Bozzuffi - Pierre Nicoli
- Frédéric de Pasquale - Henri Devereaux
- Bill Hickman - Bill Mulderig
- Ann Rebbot - Marie Charnier anderea
- Harold Gary - Joel Weinstock
- Arlene Farber - Angie Boca
- Eddie Egan - Walt Simonson
- André Ernotte - La Valle
- Sonny Grosso - Bill Klein
- Benny Marino - Lou Boca
- Patrick McDermott - Howard
- Alan Weeks - Willie Craven
- Sheila Ferguson - The Three Degrees musika taldeko kidea
- Eric Jones - Haurra
- Darby Lloyd Rains - Stripperra