Constant Troyon

margolari frantziarra

Constant Troyon (Sèvres, 1810eko abuztuaren 28a - Paris, 1865eko otsailaren 21) Barbizongo eskolari lotutako frantziar margolaria izan zen. Abere-margolari gisa nabarmendu zen.

Constant Troyon
Constant Troyon 1865.jpg
Bizitza
JaiotzaSèvres1810eko abuztuaren 28a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1865eko otsailaren 21a (54 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Denis Désiré Riocreux (en) Itzuli
Ikaslea(k)Emile van Marcke (en) Itzuli
Léon Belly (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenakQ17334780 Itzuli
Q17490860 Itzuli
Oxes watching to tillage, morning sky (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBarbizongo eskola
MugimenduaBarbizongo eskola

Discogs: 3115408 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

 
Behiak alhan, 1860 aldean .

Constant Troyon 1810eko abuztuaren 28an sortu zen, Sèvresen. Gurasoak hiri horretako portzelana-fabrikan aritzen ziren, eta bera ere bertan jardun zuen, zeramika dekoratzen. 21 urte zituela Frantzian barrena ibili zen, paisaiak margotzen. Dirua agortu zitzaiolarik, lehengo lantegira itzuli behar izan zuen. Camille Roqueplanen bitartez, Théodore Rousseau, Jules Dupré eta Barbizongo eskolako margolariak ezagutu zituen. 1840 eta 1847 bitarteko margolanetan artista horien eragina agerikoa da[1].

1846an Herbehereetan egon zen, eta Hagan Paulus Potterren De stier (Zezenkoa) margolana ikusi zuen. Harrezkero aziendak margotzen hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen. Ohorezko Legioa eman zioten, Parisko Aretoan bost domina jaso zituen eta Napoleon III.a bere bezeroetako bat izan zen. Bere ikaslerik ezagunena Émile van Marcke izan zen[1].

1865ean hil zen eta Montmartreko hilerrian ehortzi zuten.

IruditegiaAldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

ErreferentziakAldatu

  1. a b David CROAL THOMSON: Constant Troyon 1911 Encyclopædia Britannica. Wikisource.org

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Constant Troyon