Ireki menu nagusia

Jules Dupré (Nantes, 1811ko apirilaren 5a - L'Isle-Adam, Val-d'Oise, 1889ko urriaren 6a) Barbizongo eskolari lotutako frantziar margolaria izan zen.

Jules Dupré
Jules Dupré autoportrait.jpg
Bizitza
Izen osoa Jules Louis Dupré
Jaiotza Nantes1811ko apirilaren 5a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza L'Isle-Adam1889ko urriaren 6a (78 urte)
Hobiratze lekua L'Isle-Adam cemetery Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Auguste Raffet Itzuli
Ikaslea(k) Léon-Victor Dupré Itzuli
Louis Lemaire Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Broad Way Itzuli
View in the Woods Itzuli
Village at night Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Barbizongo eskola
Mugimendua Barbizongo eskola
Genero artistikoa paisaia margolaritza

BiografiaAldatu

Jules Dupré bere aitak zuzentzen zuen fabrikan hasi zen artegintzan, portzelana dekoratzen. 1823an Parisera joan zen eta Jean-Marie Diébolt paisaia-margolariarekin ikasi zuen. Honen eraginez, aire zabalean margotzen hasi zen. 1830-31tik aurrera Louis Cabat, Constant Troyon eta Théodore Rousseaurekin izan zuen harremana[1]. Bere margogintzan, 1834an Londresen egindako egonaldi batean ezagutu zituen John Constableren eta beste paisaia-margolari ingelesen lanek eragin handia izan zuten.

Frantzian barrena (Pirinioak, Normandia, Pikardia, Sologne) margotzen ibili zen eta Théodore Rousseaurekin Barbizonera maiz joaten zen. Azkenik, 1849an L'Isle-Adamen kokatu zen[1]. Bizitzako azken urteetan, udak Cayeux-sur-Meren igarotzen hasi zenetik, itsas ikuspegi ugari margotu zituen[2].

Jules Dupréren margolanek arrakasta izan zuten. 1849an Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten eta 1867ko Parisko Erakusketa Unibertsalean zenbait domina irabazi zituen[1].

IruditegiaAldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Bernardo GOMEZ ALVAREZ: Jules Dupré Mcnbiografias.com
  2. Jules Dupré Cambridgeartgallery.com

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Dupré