Connemara Parke Nazionala

Connemara Parke Nazionala (ingelesez Connemara National Park, irlanderaz Páirc Naisiúnta Chonamara), Galwayko konderriaren mendebaldeko kostaldean kokatzen den Connemara eskualdeko Parke Nazionala da. 1980an eratu zen eta Clifden herrian dauka sarrera.

Connemara Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
MotaParke nazional
Azalera2.957 km²
Geografia
Map
Koordenatuak53°33′04″N 9°56′41″W / 53.5511°N 9.9447°W / 53.5511; -9.9447
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Connacht
Irlandaren banaketa administratiboa Galwayko konderria

2.957 hektareatako azalera du eta basoek, txilardiek, belardiek eta zingirek estaltzen dute eremua. Twelve Bens mendilerroak zeharktzen du eskualdea.

Hegaztiak ugariak dira parkean, batez ere txoriak, hala nola: Negu-txirta, pitxartxarra, txonta, txantxangorria eta txepetxa. Harraparien artean ohikoenak belatz gorria, gabiraia, belatz handia eta txikia dira. Hegazti migrarien pausalekua ere basda.

Parkeko ugaztunik handiena Connemarako ponia da.

Gizakiaren presentzia oso nabaria ez bada ere, badaude aipatu beharreko toki batzuk, Kylemore abade-etxea eta duela 4.000 urteko hilobi megalitikoak besteak beste.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu