Connemara
Connemara, irlanderaz Conamara Irlandako Galwayko konderriaren mendebaldean dagoen eskualdea da. Gaeltacht lurralde gaelikoaren inguru garrantzitsua da. Eskualde hau geografikoki nahiz hizkuntza aldetik Galway hiriaren mendebaldean hasi eta Galwayko badiaren kostaldean zehar, Clifden eskualdeko hiriburua iragan eta Connemara eskualdearen iparraldeko ertzean dagoen Leenaun edo Leenane udalerrian amaitzen da. 1980an Connemara Parke Nazionala eratu zen eskualdea babesteko.
Connemara | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°31′31″N 9°56′17″W / 53.52523°N 9.938°W |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Connacht |
Irlandaren banaketa administratiboa | Galwayko konderria |
Izena
aldatuGaur egun Connemara izenaz Corrib aintziratik medebaldera dagoen Galway konderriko mendebaldeko eremu guztiari deitu ohi zaio, baina hau berez ez da zuzena, honela Galway konderriko mendebaldeko Gaeltacht eremu osoan Connemarako zaku berdinean sartuz. Halere, historikoki Connemara eskualde historikoa gaur egungo eskualdea baino txikiagoa eta Galway konderriko mendebaldeko muturreko kostaldean kokatzen zen, hegoaldean Ros an Mhíl udalerrian hasi eta iparraldean Leenaun udalerrian amaitzen zelarik.
Gaur egungo Connemara eskualdea nahiz eskualde historikoaren hiburua Clifden udalerria da.
Herriak
aldatuOndoko udalerri eta herriek osatzen dute barrutia:
- An Cheathrú Rua/Carraroe
- Cleggan/An Cloigeann
- Leenaun edo Leenane/An Líonán
- An Spidéal/Spiddal
- An Teach Dóite/Maam Cross
- Béal an Daingin/Bealadangan
- Baile Mhic Chonghaile/Ballyconneely
- Baile na hAbhann/Ballynahown
- Baile na hInse/Ballynahinch
- Camus
- Carna
- Casla/Costelloe
- Cill Chiaráin/Kilkieran
- Claddaghduff
- An Clochán/Clifden: Hiriburua.
- Cloch na Rón/Roundstone
- Leitir Fraic/Letterfrack
- Na Forbacha/Furbo
- Sraith Salach/Recess
Iruditegia
aldatu-
Kostaldeko irudia
-
Killary badia
-
An Spidéal udalerriko portua
-
Na Forbacha edo Furbo udalerria
-
Ohiko landa irudia
-
Derryclare aintzira
Herritar ezagunak
aldatu- Mairtin O Cadhain (1906-1970), irlanderazko idazlea.
- Peter O'Toole (1932-), aktorea.
- Tomás Mac Eoin (1937-), Sean-nós abeslaria.
Irakurtzeko
aldatu- GABIRIA, Julen: Connemara gure bihotzetan. Elkarlanean, Donostia, 2000. Bere zati bat Connemara eskualdean girotutako eleberria euskaraz.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Connemara eskualdean webgunea (Ingelesez)
- Connemara eskualdea Irlandako Turismo Bulegoaren webgunean (Ingelesez)
- Connemarako Parke Nazionalaren webgunea (Ingelesez)
- Connemara eskualdeari buruzko webgunea (Ingelesez)
- Connemara eskualderi buruzko argibideak (Ingelesez) (Gaeleraz)