Tomás Mac Eoin

poeta irlandarra

Tomás Mac Eoin —batzuetan Thomas MacKeown ingeles grafiaz ageri da— (1937, An Cheathrú Rua/Carraroe, Connemara, Galwayko konderria) irlandar Sean-nós abeslaria, aktorea, abeslari, abesti idazlea eta olerkari bat da. Beharbada, bertakoen artean Carraroe/An Cheathrú Rua udalerriko An Bóthar Buí auzoko Tomás 'Jimmy' Mac Eoinin izenez ezagunagoa da.

Tomás Mac Eoin
Bizitza
JaiotzaAn Cheathrú Rua, 1937 (86/87 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Musicbrainz: 24b49b93-65a5-4c8f-ba5a-1b53c084b54a Discogs: 4092887 Edit the value on Wikidata

Bere ama hizkuntza eta baita egunerokoa ere, irlandera da, halere, eremu honetako beste askok bezala, Tomás ingelesez mintzatzeko ere gai bada. Irlanda Mendebaldeko jende askoren antzera, Mac Eoinen bizitza musikaren inguruan egituratu izan da. Nahiz eta ziurrenik, bere apaltasunaren ondorioz onartu nahi ez izan, abestiak sortu eta moldatzeko trebetasun amaigabea du. Norbaitek berataz honako hau esana omen da: Gizon honek jende askok bizitza osoan serioski bilduko lituzketen abesti bildumak baino oraindik abesti gehiago ahaztu izan ditu. Sean-nós abestiak bere antzinako usadioz abesteko moduagatik jendearen begirunea irabazi izan du, 1967ko Oireachtasvlehiaketan Irlanda osoko sean-nós abeslari onenaren saria bereganatu zuen, bestalde Ó’Riada Trophy saria ere irabazi du.[1]

Tomásen abesti ezagunen artean honako hauek daude:

  • The Stolen Child ** (Tomás Mac Eoin / Mike Scott (musikaria))
  • An Cailín Álainn
  • Bleán na Bó
  • Amhrán an Bhingó
  • An Rock an’ Roll

Raidió na Gaeltachta irratian ere maiz abesti ohi du, RTÉ telebista kateko Gay Byrne aurkezlearen The Late Late Show saioan ere hainbat alditan agertu izan da.

The Waterboys musika taldearen Fisherman's Blues diskoko The Stolen Child abestian abestu zuen.

Abestiak entzungai aldatu