Na Forbacha (ingelesez Furbo edo Futbogh) Irlandako mendebaldeko Galwayko konderrian dagoen kostaldeko herri bat da. 2006ko erroldaren arabera 800 biztanle zituen. Bearna eta An Spidéal udalerrien artean kokatua dago, Galway badiaren ertzean eta Gaeltacht eremuan, hortaz irlandera hiztunen eremuan.

Na Forbacha
Na Forbacha
Furbo
giza kokalekua
Na Forbacha herriaren iurdia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Connacht
Galwayko konderria
Izen ofizialaNa Forbacha
Jatorrizko izenaNa Forbacha
Posta kodeaG
Geografia
Koordenatuak53°09′N 9°07′W / 53.15°N 9.12°W / 53.15; -9.12
Map
Altuera15
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Azkeneko datuen arabera, bertako biztanleriaren %39ak egunero irlanderaz mintzatu ohi zen. Herri honetan Údarás na Gaeltachta erakundearen egoitza bat ere badago. Berez, Galway hiritik mendebalderuntz irten eta Connemara eskualdera bidean An Spidéal udalerrira iritsi artera irlandera gehienen mintzatzen den herri edo kokalekua da.

Zoritzarrez Galway hiritik duen hurbiltasunaren ondorioz (12 kilometro) bertako lursailen salneurriak ere igo egin dira, honek ingeles hiztunen etorrera eta irlandera hiztunen beherakadaren arriskua dakarrenez, udalerriko etxebizitzen %80a irlandera hiztunek erosteko gordeak daude.

Auzoak

aldatu
  • Cnocán an Bhodaigh
  • An Straidhp
  • An tSaoirsin
  • Baile na hAbhann
  • Na Poillíní
  • Doire Uachtair
  • Aill an Phréacháin
  • An Coisméig Mór
  • Na Forbacha Garbha
  • Seanadh Fhréachóg
  • Cnoc na Gréine

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu