Conchita Bustinduy

Erraketista

Conchita Bustinduy (Berritua, Bizkaia, 1927ko abenduaren 2a) erraketista profesionala izan zen, besteak beste Mexikon jokatu zuen eta bertan ezagutu zuen bere senarra izan zena.[1]

Conchita Bustinduy
Bizitza
JaiotzaBerriatua1927ko abenduaren 2a (96 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakErraketista
Erraketistak

Biografia aldatu

Berriatuan jaio bazen ere Markina-Xemeinen kokatu zen, Mexikon biek ala biek jokatzen ari zirela ezagutu zuen Fermín Muguerza puntistarekin ezkondu ondoren.[1]

Aitzindariak aldatu

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko urteak. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.

Aitortzak aldatu

  • 2024an Markina-Xemeingo herriak erraldoia eskaini zion Conchitari. Mari Eli Ituarte kultura zinegotziak azaldu zuenez:

Argi genuen laugarren erraldoiak emakumezkoa izan behar zuela, eta nor hobea gurea bezalako herri batean erraketista bat baino.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Artime, Mirari. (2024-02-09). «'Conchita', la raquetista que amplía la gigante familia de Markina» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).

Kanpo estekak aldatu