Concha Michel

mexikar abeslaria, konpositore, ekintzaile politiko komunista, dramagilea eta kultura indigenen ikertzailea

Concepción Michel, ezagunagoa Concha Michel izenez (Villa Purificación, Jalisco, Mexiko,1899ko maiatzaren 24aMorelia, Michoacán, Mexiko, 1990eko abenduaren 27a) mexikar abeslaria, konpositore, ekintzaile politiko komunista, dramagilea eta ikertzailea izan zen, komunitate indigenen kulturari buruzko hainbat ikerketa argitaratu zituena. Korrido delako generoan bizi izan zen emakume bakarretako bat izan zen.[1] Folklorearen Institutua sortu zuen Michoacánen, eta folklorearen eta Mexikoko herrietako tradizioak babestu zuen lehen bildumagileetako bat izan zen.[2] Kultura-ikonoa izatera iritsi zen, eta Mexikoko bi presidenterekin eta artista garrantzitsuenekin harremanak izan zituen, besteak beste: Diego Rivera, Frida Kahlo, Guadalupe Marín, Tina Modotti, Elena Poniatowska eta Anita Brenner.[3]

Concha Michel
1923
Bizitza
JaiotzaVilla Purificación (udalerria), 1899
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMorelia1990eko abenduaren 27a (90/91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, antzerkigilea eta idazlea
Concha Michel, 1923

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Concepción Michel 1899an jaio zen Jalisco estatuko Villa Purificación herrian, Mexikon. Bere aitona, Louis Michel, Concha jaio zen Jalisco kostaldeko jauntxoetako bat izan zen.[1] Jaio eta gero, familia Salina Cruzera (Oaxaca) joan zen bizitzera. Han, aita itsasontziekin sal-erosketan jarduteko kontratatu zuten.[3] Neskato goiztiarra izan zen, eta gurasoek zazpi urte zituela bidali zuten Loiolako San Inazio komentuko eskolara, aitonak Jaliscoko Ejutla herrian eraiki zuena.[1] Lau urtez egon zen han, eta kantatzen eta gitarra jotzen ikasi zuen, baina bota egin zuten, beste ikasle batzuk eta santuetako bati sua ematera eta ihes egitera bultzatu ostean.[3][1] Umezurtz geratu zen oso gazte. Guadalajarako Kontserbatorioan opera ikasteko beka bat onartu zuenean, bere Albina ahizpak, 15 urte zaharragoa zenak, lagundu zion gehien. Jocelyn Olcotten arabera, zaila da garai hartako gertaeren datak identifikatzea, baina Michelek alaba bat izan zuen 15 urte bete aurretik. New Yorken bizi izan zen, Mexikora itzuli zen, ezkondu egin zen, seme bat izan zuen eta dibortziatu egin zen.[3]

Aktibismoa

aldatu

1918an Michel Mexikoko Alderdi Komunistarekin (PCM) elkartu zen, eta bizitza osoan mantendu zuen harremana hasi zuen Hernán Laborde idazkari nagusi eta Mexikoko Alderdi Komunistako lehen diputatuarekin.[2] 1925erako, gobernuak abesti indigenak dokumentatzeko proiektuan interesa izatea lortu zuen, eta 1925etik 1926ra bitartean herrialde osoan zehar bidaiatu zuen Hezkuntza Publikoko Idazkaritzarako (PSE) folklorearen eta abesti tradizionalen adibideak batzeko.[1]

1932an New Yorkera bizitzera joatea erabaki zuen, eta han Gizarte Zientzien eskolara joan zen urtebete inguru.[3][1] New Yorken zegoen bitartean, John Davidson Rockefellerentzat kantatu zuen. Bere etxean urtebetetze-festa batean izan zen, eta Arte Modernoaren Museoan egindako inaugurazio batean ere kantatu zuen 1200 dolar irabazita.[2] Irabazi horiek Europara eta Sobietar Batasunera bidaiatzeko erabili zituen.[2]

Errusiara joateko asmoa herrialde sozialista bateko emakumeen baldintzak aztertzea zen. Han ezagutu zituen Alexandra Kollontai, Nadezhda Krupskaya eta Clara Zetkin, eta Tina Modotti lagunarekin ere egin zuen topo.[4] 1933ko urtea amaitzear zegoela, Michel Sobietar Batasunetik itzuli zen, eta PSEko Misio Kulturalen Programak berriro kontratatu zuen «landa-antolatzaile» gisa. Haien asmoa zen emakumeei laguntzea beren gurasoengandiko edo senarrengandiko independenteak ziren lurrak eskuratzen, emakume-talde horiek bizirauteko baliabide gisa landu ahal izan zitzaten. Ez zen feminista, nahiz eta aurrerago aktibista batzuek protofeministatzat hartu zuten, genero-desberdintasunak murrizteko lana babesten baitzuen.[3] Michelek uste zuen emakumeen proiektuetan gizonen laguntza eta lankidetza ezinbestekoak zirela arrakasta izateko. Dena dela, Mexikoko Alderdi Komunistarekin emakumearekin zerikusia zuten gaietan ados ez zegoenez, 1933an alderditik kanporatu egin zuten. Marxistas y «marxistas» izeneko panfleto bat argitaratuta erantzun zuen, non «emakumearen gaiari» buruz zituen iritziak azaltzen zituen.[3]

1936an, Michelek 250 laguneko emakume-talde bat gidatu zuen, Plutarco Elías Calles presidentearen jabetzetako bat inbaditu zutenak, eta eskatu zuen bertan emakumeentzako trebakuntza-zentro bat eraikitzea, iraultzak ez baitzien ezer eman landa-eremuko emakumeei. Presidentearen guardiek emakumeak erretiratu egin zituzten, Michelek presidentearekin negoziatzen zuen bitartean. Bere erreklamazioek arrakastarik izan ez bazuten ere, agintarien babesa lortu zen, eta Lázaro Cárdenasek, Callesen oinordekoak, gutun bat bidali zion, non adierazten zion gaitasun zentro bat sortzeko jabetza bat emango ziola. Hurrengo urteetan, Emakumeen Institutu Iraultzailea berrantolatzen lagundu zien, emakumearen gaiarekin konprometitutako beste batzuekin batera. 1936tik 1939ra Mexikoko Nekazari Konfederazioko Emakumeen Ekintzako idazkaria izan zen eta politika federalen formulazioan oso sartuta egon zen.[3]

Arte iraultzailea

aldatu

1921ean José Vasconcelos Calderón Hezkuntza Publikoko idazkari izendatu zuten, eta Mexikoko artearen munduko une garrantzitsuenetako bat izan zen. Vasconcelosek proposatu zuen herrialdeko artistarik onenek Mexikoko Iraultzaren filosofia eta idealak sustatzea, hein handi batean, kulturarik gabeko publikoarentzat. Ezkerreko artistek ideologia komunista modu bizian islatu zuen artea ekoizteko bide gisa ikusi zuten laguntza hori.[5] Michelek ahots bidezko laguntza eman zien Tina Modotti, Aurora Reyes, Frida Kahlo eta beste batzuek egindako mugimendu muralista mexikarraren ikusizko lanei.[6][5][7] Garai hartako artearen gai nagusiak sozialismoaren eta komunismoaren gorespenak ziren, langileak eta indigenen kulturari buruzko aipamenak, hala nola kartutxo-gerrikoak, banderak, gitarrak, eskuak, matxeteak, nekazariak eta oposizio-klasismoa.[8]

1929ko abenduaren 3an, Modottik erakusketa bat ireki zuen Mexikoko Liburutegi Nazionalean, eta Concha Michelek aurkezpen bat egin zuen erakusketan.[6] Michel Mexiko osoan jardun zuen Lázaro Cárdenas presidentearekin, mitin eta topaketa masiboetan parte hartuta, bere musika erabiliz bere ideal politikoak sustatzeko eta iraultzaren historiak kontatzeko.[2][9][1] Diego Rivera eta gero bere emazte izan zen Lupe Marín aurkeztu zituen; Marín, Modotti eta Michel pintorearen hainbat lanen modeloak izan ziren.[6] Kahloren 1953ko azken erakusketan, Michel haren ondoan egon zen.[4]

Abestiak konposatzeaz gain, hamar antzezlan idatzi zituen. Herrialdean zehar Cárdenasekin bidaiatu zuen bitartean, 5000 abesti indigena inguru bildu zituen eta borroka egin zuen, abesti indigena horiek nork argitaratu aurkitzeko.[1] Azkenik, Mexikoko kantu indigenen bildumaren zati bat 1951n argitaratu zen.[10]

Emakumeei buruzko ikuspuntua

aldatu

Bere bizitzan zehar, Michelek emakumeen bizitza hobetzeko lan egin zuen. Berea ez zen ikuspegi feminista bat; nahiago zuen, bere ordez, gizateriaren dualtasunean kontzentratu. Ez zuen berdintasunaren alde egiten, baina uste zuen beharrezkoa zela gizonek eta emakumeek elkarrekin lan egitea beren rolek garrantzi bera zutela aitortuz.[1]

1936an, Juana Belén Gutierrez de Mendozarekin batera, La República Femenina, s.p.i. opuskulua idatzi eta argitaratu zuen. Bertan proposatzen zuten emakumeen askapena emakumeen izaeran oinarritu behar zela, hau da, sortze-gaitasunean, eta ez gizonezkoen jardueren imitazioan.[11]

Beste zortzi emakumerekin batera, besteak beste, Aurora Reyes, Natalia Moguel eta Antonieta Rascónekin, 1980ko hamarkadan dokumentu bat sinatu zuen, La dualidad izenekoa. Dokumentuan, mundu mailako ekintza eskatzen zen, gizon eta emakumeen dualtasuna aitortzeko eta patriarkatuaren aurkako borrokan emakumeak eta gizonak sartzea eskatzeko.[12]

Bizitza pribatua

aldatu

Hamabost urte inguru zituela, Michelek Yolia izeneko alaba bat izan zuen, Fernando Cásares izeneko Chihuahuako zuzenbide-ikasle batekin. Alaba ostatu batean utzi zuen lan egin ahal izateko; neskatoak pneumonia harrapatu zuen eta hamazazpi hilabete zituela, hil egin zen. Lutoan zegoenean, hogei urte zaharragoa zen Pablo Riederrekin ezkondu zen, austriar-alemaniar batekin. Seme bat izan zuen harekin, eta Godofredo izena eman zion. Haurra jaio eta berehala dibortziatu zen bikotea.[3] 1918an, Hernán Laborderekin hasi zen harremanetan, eta Hernán Laborde izan zen bere bizitzako bikotea.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i Inolvidable Concha Michel. Cambio de Michoacán 30 de diciembre de 2007.
  2. a b c d e Camacho, M. Christian. (16 de julio de 2012). Hablemos de Concha Michel (Historia de Género). Aliat Universidades.
  3. a b c d e f g h i Olcott, Jocelyn. (2009). «'Take off That Streetwalker's Dress': Concha Michel and the Cultural Politics of Gender in Postrevolutionary Mexico» Journal of Women’s History Vol. 21 (No. 3): 37–38..
  4. a b Tina Modotti and Concha Michel «The Roses» (octubre de 2006 – enero de 2007). Winter & Winter.
  5. a b Kenny, John. (diciembre de 2006). «The Chicano Mural Movement of the Southwest: Populist Public Art and Chicano Political Activism» University of New Orleans Theses and Dissertations: 50-55..
  6. a b c Winter, Stefan. Salvador Ojeda + Al Golpe Del Guatime - The Roses. Birdland Records.
  7. Espinoza, Claudia. Concha, Aurora y Frida: El retrato de una amistad. Contenido.
  8. Cruz Manjarrez, Maricela González. (marzo-mayo de 2001). «Tina Modotti y el muralismo, un lenguaje común» Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas vol. 23 (No. 78).
  9. Olcott (2005), pp 109–110
  10. Cantos indígenas de México. worldcat.org.
  11. «F.27 Juana Belén Gutiérrez de Mendoza, La República Femenina, 1936» Ideas feministas de Nuestra América 2011-08-01.
  12. Cervantes, Erika. (23 de septiembre de 2008). Hacedoras de la Historia: Concha Michel. Cimacnoticias.

Kanpo estekak

aldatu