Guadalupe Marín

Mexikar modelo eta eleberrigilea

 

Guadalupe Marín
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMariana Guadalupe Marín Preciado
JaiotzaJalisco1895eko urriaren 16a
Herrialdea Mexiko
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMexiko Hiria1983ko otsailaren 7a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Diego Rivera  (1922ko ekainaren 1a -  1928)
Jorge Cuesta (en) Itzuli  (1928ko azaroaren 9a -  1933ko apirilaren 13a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, modeloa eta eleberrigilea
KidetzaMexikoko Zientzien Akademia

Guadalupe Marín Preciado "Lupe Marín" (Guzman hiria, Jalisco, 1895eko urriaren 16aMexiko Hiria, 1981eko irailaren 16ra) mexikar modeloa eta eleberrigilea izan zen.[1]

Familia-bizitza

aldatu

María Guadalupe (Lupe) Guzman hirian jaio zen, Jaliscon. Francisco Marín Palomino eta Isabel Preciado Cárdenas andrearen zazpigarren alaba izan zen.

Zortzi urte besterik ez zituela (1903), gurasoekin eta neba-arrebekin Zapotlándik atera zen Guadalajarara, familiaren estuasun ekonomikorako konponbide eraginkor baten bila.

Lehen hezkuntza Guanajuatoko Jerezano ikastetxean egin zuen, garai hartako moja-barnetegi garrantzitsuan.

Diego Rivera, pintore ospetsua, Europan bizi zen garaiko Mexikoko ideologiekin ados ez zegoelako, eta 1921ean itzuli zen bere herrialdera, Álvaro Obregon presidenteak deituta, José Vasconcelos Hezkuntza Publikoko idazkariaren bultzadapean. Orduan, Lupe Marín emakume misteriotsu eta ederra ezagutu zuen.

Diego Rivera margolariaren emaztea izan zen. Guadalajarako San Migel elizan izan zen ezkontza 1922ko abenduan. Bi alaba izan zituzten: Guadalupe Rivera Marín doktorea eta Ruth Rivera Marín arkitektoa.[2]

Riveraren, Frida Kahloren eta Juan Sorianoren lanen modelo izan zen Guadalupe. Riveraren La creación (1922) horma-irudian, Justizia eta Emakumearen modeloa izan zen; Chapingo horma-irudian, biluzik modelatu zuen haurdun zegoela, "lur emankorra" irudikatzeko.[3][4]

Mexiko, Paris eta New Yorkeko elite intelektualekin harremanak izan zituen, nahiz eta Guanajuatoko Jerezano ikastetxeko mojekin zuen asaldurak eragotzi egin zion lehen hezkuntza amaitzea.

Diego eta Lupe banandu egin ziren, Diego 1927an “Urriko Iraultzaren” 10. urteurrenean parte hartzeko Errusiara joan baino lehen amaitu zuten harremana, .

Jorge Cuesta kimikari eta poetaren emaztea ere izan zen .[5]

  • Un día patrio eleberriaren egilea izan zen.
  • 1938an La Única eleberri erdi-autobiografikoa argitaratu zuen. 2003an, Lupe eta haren eleberria Salvador Oropezaren Garaikideak taldeari buruzko liburuan aipatu ziren, iraultzaren osteko Mexikoko feminista nabarmen gisa.

Marin fikzioan

aldatu

Lupe Marín Elena Poniatowska Dos veces única eleberriaren antiheroina da.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Guadalupe Marín Preciado» zapotlan.gob.mx.
  2. «Un papá adelantado a su época» El Universal 18 de noviembre de 2007.
  3. «Diego Rivera (1886-1957), La Creación, 1922» Antiguo Colegio de San Ildefonso.
  4. «La historia y los murales de la Universidad de Chapingo» Revista Travesías | Inspiración para viajeros 3 de junio de 2014.
  5. Téllez-Pon, Sergio. Una carta inédita de Jorge Cuesta. El Universal.
  6. «Lupe: la peor de todas» www.milenio.com.

Kanpo estekak

aldatu