Concha Espina

idazle espainiarra

Concha Espina, jaiotzez, María de la Concepción Jesusa Basilisa Rodríguez-Espina eta García-Tagle (Santander, Espainia, 1869ko apirilaren 15aMadril, Espainia, 1955eko maiatzaren 19a) eleberrigilea izan zen. 1927. urtean Espainiako Literaturako Sari Nazionala jaso zuen . 98ko belaunaldiko espainiar idazle koetaneoa izan zen; adinagatik ez da 27ko belaunaldikoa.[1]

Concha Espina

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de la Concepción Jesusa Basilisa Rodríguez-Espina y García-Tagle
JaiotzaSantander1869ko apirilaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1955eko maiatzaren 19a (86 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Ramón de la Serna (en) Itzuli  (1893ko urtarrilaren 12a -  1934ko uztaila)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Ana Coe Snichp, Concha Espina de Serna eta Concha Espina
Genero artistikoaeleberria
kontakizun laburra
olerkigintza
saiakera

Lan nagusiak: La niña de Luzmela/ Luzmelako neskatoa (1909), La esfinge maragata/ Esfinge maragatoa (1914), El metal de los muertos/ Hildakoen metala (1920), El más fuerte/ Indartsuena (1946) eta Una novela de amor/ Amodiozko eleberri bat (1953).

Biografia

aldatu

María de la Concepción Jesusa Basilisa Rodríguez-Espina eta Gacía-Tagle 1869ko apirilaren 15ean jaio zen Burlatan.[2] Gurasoak Víctor Rodríguez Espina Olivares, eta Ascensión García Tagle de la Vega ziren. Hamar neba-arrebetatik zazpigarrena zen. Santanderko Méndez Núñez kalean zuten familia etxea, Sotileza auzoan. Hamahiru urte zituela, bere familia Mazcuerrasera joan zen, amonaren etxera. Hantxe hasi zen idazten.

1888ko maiatzaren 14an Santanderko Atlantikoan lehen aldiz argitaratu zituen bertso batzuk 'Ana Coe Snichp' anagrama erabiliz. 1891n ama hil zen. 1893ko urtarrilaren 12an Ramón de la Serna eta Cuetorekin ezkondu zen jaioterrian.[3] Aipatzekoa da María Gutiérrez Cueto (Maria Blanchard izenaz ezagunagoa) margolari kantabriar ospetsua, senarraren lehengusina eta adiskidetasun handia izan zuenarekin lotzen duen senidetasun politikoa. Senar-emazteak Valparaisora (Txile) joan ziren. 1894an jaio zen bere lehen semea, Ramón, eta 1896an Víctor de la Serna kazetaria. Txilen, Txileko eta Argentinako egunkariekin elkarlanean hasi zen. 1898an, familia Espainiara itzuli zen, eta 1900ean, Mazcuserrasen, bere seme Jose, umetan hil zena, jaio zen; 1903an, bere alaba bakarra, Josefina (Regino Sainz de la Maza musikariaren emaztea eta Carmen de la Maza aktore donostiarraren ama), eta 1907an, azken semea, Luis. Idazle gisa arrakasta handia izan zuena. Concha Espinak idazle gisa arrakasta handia izan zuen, eta senarra jeloskor jarri zen.

 
Concha Espina, 1912

1909an, senarrarentzako lanpostua lortu zuen Mexikon, eta Madrilen jarri zen bere lau seme-alabekin. Senar-emazteak banatuta geratu ziren.[4] Poesia eta beste genero asko idatzi zituen arren, ipuinetako eta eleberrietako narratibarekin lortu zuen ospea eta esker ona.

Idazle ilustratua izan zen, eta XX. mendearen lehen erdiko espainiar literaturaren adimen handienetako bat. Asteazkenetan literatura-areto bat ospatzen zuen Goya kalean. Bertan, goi-burgesiako pertsonaiak eta intelektualak egoten ziren, hala nola María de los Dolores de Aguilar (Antonio Alcalá Galianoren emaztea), Luis Araujo-Costa kritikaria, Carracido doktorea, Bujados eta Fresno marrazkilariak , eta idazle hispanoamerikarrak, Andrés Eloy Blanco venezolarra, Max Jiménez costarricarra, eta hainbat emakume-poeta hasiberri. Rafael Cansinos Asséns ere ohikoa zen, 1924an Literaturas del Norte izeneko lan kritiko zabala argitaratu baitzuen, idazlearen literatura-ekoizpenari eskainia. Hainbat egunkariren kolaboratzaile ere izan zen Espina, hala nola Buenos Airesko El Correo Español eta La Libertad edo La Nación espainiarrak, dagoeneko desagertuak eta Cantabriako El Diario Montañés.

1934ko uztailean banandu zen juridikoki senarragandik. 1937an hil zen senarra. Espainiako Gerra Zibilak Mazcuserraseko etxean harrapatu zuen, eta handik ezin izan zen irten altxatutako bandoaren tropen Santander menderatu arte, 1937an. Handik aurrera, Sevillako ABC egunkarian kolaboratu zuen, eta testigantzazko eleberriak idatzi zituen: Retaguardia, Diario de una prisionera edo Luna roja.

1938an ikusmena galtzen hasi zen eta, ebakuntza egin arren, 1940an erabat itsu geratu zen. Hala ere, ez zion idazteari utzi. Hainbat lan antzerkirako eta zinemarako egokitu zituzten. Laurogeita sei urte zituela hil zen, 1955eko maiatzaren 19an, Madrilen. Almudena hilerrian dago.

 
Concha Espinaren armarria, Maria Luisa Erreginaren Ordenako dama eta Alfontso X. Jakitunaren Ordenako gurutze handia
 
ConchaEspina plaka eta irudia, Castrillo de los Polvazares, Leon
 
Concha Espinaren omenezko iturria, Santanderren.
 
Concha Espina eskola
 
A340-300 Concha Espina hegazkina
 
Concha Espina geltokia, Madril
 
Concha Espina Etorbidea, Madril
 
Concha Espinaren etxea, Madril
 
Concha Espina antzerkian korala kantuan
 
Concha Espina-Cervantes parkea

Sariak eta omenaldiak

aldatu

Beste sari eta ohore askoren artean:

  • 1914an Espainiako Errege Akademiaren saria La esfinge maragata lanarengatik.
  • 1924an Espainiako Errege Akademiaren sariak Tierra del Aquilón sariengatik.
  • 1924an Santanderko alaba kuttuna izendatu zuten.
  • 1927an, Victorio Machok diseinatutako monumentu bat eraiki zuten. Alfontso XIII.ak inauguratzeaz gain, Maria Luisa Erreginaren Dama nobleen Ordenaren dama ere izendatu zuen Concha Espinosa.
  • 1927an eman zioten Literaturaren Sari Nazionala, Altar mayor lanagatik.
  • 1926,1927 eta 1928, hiru urte jarraian Literaturako Nobel sarirako hautagai izatera iritsi zen. Lehen urtean boto batengatik ez zuen irabazi eta saria Grazia Deleddak jaso zuen.[5]
  • 1948an, Mazcuerras herriak ofizialki hartu zuen 'Luzmela' izena, Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako banda eta gurutze handia ezartzeko zeremonia egin zenean.[6]
  • 1950eko otsailaren 8an Lanaren Merituaren Domina jaso zuen.
  • 2007ko urtarrilean Kantabriako Torrelavega herrian, bere izena duen udal antzokia inauguratu zen. Lehen eta orube berean zegoen Concha Espina zinea, 1980ko hamarkadaren amaieran itxia.
  • Madril hirian bere izena duen 1,2 km inguru dituen hiribide bat dago.
  • Madrileko metroak 9. lineako geltokiat eskaini dio.
  • EC-GGS matrikuladun A340/300 modeloko Iberiaren hegazkin bati Kantabriako idazlearen izena eman zioten.
  • Valentzian, Cruz Cubierta auzoan, haurtzaindegi batek bere izena du.
  • 1931n Kantabriako Reinosa herrian, Las Eras auzoaren eta Las Fuentes parkearen ondoan, idazlearen izen duen Lehen Kezkuntzako eskola bat dago.

Lan nagusiak

aldatu
  • La eterna visita, artículos periodísticos.
  • Al amor de las estrellas o Mujeres del Quijote, 1903. Novela.​ 1916 Once láminas con ilustraciones de Albín.[7]
  • Mis flores, 1904. Poesía.
  • El rabión, 1907. Ipuinak.
  • Trozos de vida: Colección de cuentos, 1907. Ipuinak.
  • La niña de Luzmela, 1909. Nobela. Zinera eramanda.[8]
  • La ronda de los galanes, 1910. Ipuinak. A. Cerezo Vallejoren ilustrazioak.
  • Despertar para morir, 1910. Nobela. Máximo Ramosen koloredun azala.
  • Agua de nieve, 1911. Nobela. Bujadosen azala.
  • La esfinge maragata, 1914. Nobela. Espainiako Errege Akademiaren Fastenrath Saria. Zinera eramanda.[9]
  • La rosa de los vientos, 1915. Nobela.
  • El Jayón, 1916. Nobela. de la Espainaiko Errege Akademiaren Espinos eta Cortina Saria. Gero Antzerkia. 1918ko otsailaren 9an Eslava Antzerkian estreinatutako hiru zatiko drama. Gero pelikula. Guacho. Argentina 1954.
  • Don Quijote en Barcelona, 1917. 1916ko abenduaren 19an hitzaldia.
  • Ruecas de marfil, 1917. Kontaketak.
  • Simientes. Páginas iniciales, 1918. Cubierta en color de Rivero Gilen koloredun azala.
  • Naves en el mar, 1918. Nobela.
  • Talín, 1918. Nobela.
  • Pastorelas, 1920. Varela de Seijasek ilustratutako 42 ipuin.
  • El metal de los muertos, 1920. Nobela.
  • Dulce nombre, 1921. Nobela. Zinera eramanda.[10]
  • Cuentos, 1922. Ipuinak.
  • Cumbres al sol, 1922. Nobela.
  • El cáliz rojo, 1923. Nobela. Bujadosen azala.
  • Tierras del Aquilón (Viajes), 1924. Kontaketak. Espainaiko Errege Akademiaren Castillo de Chirel Saria.
  • Arboladuras, 1925. Nobela.
  • Cura de amor, 1925. Nobela.
  • El secreto de un disfraz, 1925. Nobela.
  • Altar mayor, 1926. Nobela. 1927ko Literatura Nazionala. Zinera eramanda.
  • Aurora de España, 1927. Nobela. Baldrichen ilustrazioak.
  • Llama de cera, 1927. Nobela.
  • Las niñas desaparecidas, 1927. Nobela.
  • El goce de robar, 1928. Nobela. Penagosen ilustrazioak.
  • Huerto de Rosas, 1929. Nobela. Ontañónen ilustrazioak.
  • La virgen prudente, 1929. Nobela. Augustoren koloredun ilustrazioak.
  • Marcha nupcial, 1929. Nobela. Ilustraciones Callejaren ilustrazioak.
  • El príncipe del cantar, 1930. Nobelas eta ipuinaks.
  • Copa de horizontes, 1930. Nobela. Ontañónen grabatu eta laminak.
  • Siete rayos de sol: (cuentos tradicionales), 1930. Ipuinak. Puyolen Azala.
  • El hermano Caín, 1931. Nobela. Alvearren ilustrazioak.
  • Singladuras. Viaje americano (Cuba, Nueva York, Nueva Inglaterra), 1932. Bidaia liburua. Mauricio Amsterren azala.
  • Entre la noche y el mar, 1933. Poesia.
  • Candelabro, 1933. Nobela.
  • La flor de ayer, 1934. Nobela.
  • The Woman and the Sea, 1934. Nobela. Terrell L. Tatumen itzulpena. Ernest Boyden sarrera.
  • Vidas rotas, 1935. Nobela. Zinera eramanda.[11]
  • Nadie quiere a nadie, 1936. Nobela. Bocqueten ilustrazioak.
  • Retaguardia. (Imágenes de vivos y muertos), 1937. Nobela.
  • Casilda de Toledo. Vida de santa Casilda, 1938. Biografia.
  • El desierto rubio, 1938. Nobela.
  • Esclavitud y libertad, Diario de una prisionera, 1938. Nobela.
  • La carpeta gris, 1938. Nobela.
  • Las alas invencibles. Nobela de amores, de aviación y de libertad, 1938. Nobela.
  • Reconquista, 1938. Nobela.
  • Cazadoras de sueños, 1939. Nobela.
  • Luna roja: Novelas de la revolución, 1939. Nobela.
  • El hombre y el mastín, 1940. Nobela.
  • Princesas del martirio, 1940. Nobela. Rosario Velascoren ilustrazioak.
  • La tiniebla encendida, 1940. Antzerkia.
  • El fraile menor: (cuentos). , 1942. Ipuinak.
  • Moneda blanca. La otra, 1942. Antzerkia.
  • La segunda mies: versos, 1943. Poesia.
  • Obras completas de Concha Espina, 1944. Víctor de la Sernaren Hitzaurrea.
  • Victoria en América, 1944. Nobela.
  • El más fuerte, 1945. Nobela.
  • Alma silvestre, 1946. Nobela.
  • Un valle en el mar, 1949. Premio Miguel de Cervantes Saavedra Kazetarientzako 2. sariadesagertutako Informazioa eta Turismo Ministerioak emanda.
  • De Antonio Machado a su grande y secreto amor, 1950. Cartas. Ilustrazioak y Faksimilak. Guiomar aurkitu, nor den esan gabe.
  • Una novela de amor, 1953. Nobela.
  • Aurora de España, 1955. Nobela. Luzatutako berrargitarapena.

Egunkarietako eta aldizkarietako artikuluak

aldatu

Max Nordauri omenaldia (La Ondinaren hil ondoko edizioaren atarikoa). Madril. 1923, Raices. 16. zenbakia, 36 or.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cachero, José María Martínez. (2000). Homenaje a José María Martínez Cachero. Universidad de Oviedo ISBN 978-84-8317-214-8. (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  2. «Concha Espina - Real Academia de la Historia» web.archive.org 2017-12-20 (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  3. «Concha Espina, libros y biografía de esta escritora en escritoras.com» web.archive.org 2017-12-26 (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  4. (Gaztelaniaz) Chica, Miguel Ángel. (2016-11-12). «Concha Espina, el refugio de la escritura» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  5. (Gaztelaniaz) CONCHA ESPINA, LA ESCRITORA ESPAÑOLA QUE ACARICIÓ EL NOBEL. (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  6. «Orden de 8 de febrero de 1950 por la que se concede a la Excma. Sra. Doña Concha Espina la Medalla "Al Mérito el Trabajo ", en su categoría de oro». Boletín Oficial del Estado (44): 655. 13 de febrero de 1950. ISSN 0212-033X.. .
  7. «RECURSO-LAS-MUJERES-DEL-QUIJOTE,-DE-CONCHA-ESPINA» web.archive.org 2005-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  8. Gascón, Ricardo. (1950-05-08). La niña de Luzmela. PECSA Films (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  9. Obregón, Antonio de. (1950-01-26). La esfinge maragata. Antonio de Obregón P.C., España Actualidades (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  10. Gómez, Enrique. (1952-02-12). Dulce nombre. IFI Producción S.A. (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  11. (Gaztelaniaz) Concha Espina. 2022-04-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).

Bibliografia

aldatu
  • Literaturas del norte (La obra de Concha Espina), 1924. Rafael Cansinos Assens.
  • Concha Espina. De su vida. De su obra literaria a través de la crítica universal, 1928. Autobiografia.
  • Espina, Concha. Mujeres del Quijote. Notes and vocabulary', 1931. Wilhelmina Marie Becker. With a critical introduction by Federico de Onís.
  • Vida de mi madre, Concha Espina, 1957. Josefina de la Maza.
  • Primer centenario de Concha Espina (1869-1969)', 1970. Diputación Provincial de Santander.
  • Concha Espina. Edición antológica, 1970. Gerardo Diego.
  • Concha Espina, Madrid, E.P.E.S.A. [Ediciones y Publicaciones Españolas, S.A.], [D.L.1974]; Alicia Canales; osé Gerardo Manrique de Lararen hitzaurrea; Víctor de la Sernaren amaiera.
  • Vida y obra de Concha Espina', 1976. Gerard Lavergne.
  • Concha Espina y la Guerra de España'. 1984. Balmes Fundazioa.
  • Visión y ceguera de Concha Espina: su obra comprometida, 1998. Elizabeth Rojas Auda.
  • Concha Espina y la Guerra Civil, 2005ean Luis Sánchez Movellánek El Diario Montañés-en argitaratutako artikulua.[1]
  • Iker González-Allende. "Las novias de Concha Espina: Amor durante la Guerra Civil Española." Revista de Estudios Hispánicos 45.3 (2011): . 527-49 or.[2]


Erreferentziak

aldatu
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman #1 izeneko erreferentziarako
  2. González-Allende, Iker. (2011-01-01). «Las novias de Concha Espina: Amor durante la Guerra Civil Española» Spanish Language and Literature (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).

Kanpo estekak

aldatu