Conan Gray

abeslari estatubatuarra

Conan Lee Gray (1998ko abenduaren 5ean; Lemon Grove, Kalifornia) abeslari[1]eta musikagile amerikarra da. Youtubera[2]blog-ak, abestien bertsioak eta kantu originalak igotzen hasi zan, Georgetownen (Texas) nerabea izanda. Naguistu zanean Republic Records[3] diskografia beragaz lanean hasi eta 2018. urterako bere lehenengo albuma atera eban; Sunset Season[4]. 2019. urtean abesti bakun batzuk atera ebazan, hala nola “The King” eta “Comfort crowd”. Bere lehenengo albumaren ondorioz, 2020. urtean bere bigarren albuma atera eban; Kid Krow[5]. Album hau, arrakasta asko sortu eban mundu osoan eta eraginez Billboardeko[6]5. postua irabazi eban.

Conan Gray

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConan Lee Gray
JaiotzaLemon Grove (Kalifornia)1998ko abenduaren 5a (25 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, video bloggerra eta youtuberra
Lan nabarmenak
Genero artistikoaelectropopa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
pianoa
ukelelea
DiskoetxeaRepublic Records

conangray.com
IMDB: nm10443481 Rottentomatoes: celebrity/conan_gray Metacritic: person/conan-gray
Facebook: conangrayofficial Twitter: conangray Instagram: conangray Youtube: UCUKxvWVo8lmRXkbTOkqUhGg TikTok: conangray Bandcamp: conangraySouncloud: conan-gray Spotify: 4Uc8Dsxct0oMqx0P6i60ea iTunes: 1168567308 Last fm: Conan+Gray Musicbrainz: 850a8b03-98a7-4fd3-afbd-5e5520b4ef5f Discogs: 6897153 Allmusic: mn0003782576 Deezer: 50633812 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1998ko abenduaren 5ean Lemon Groven (Kalifornia) jaioa, Conan Gray bere familiarekin Hiroshimara (Japonia) joan zan bizitzera urte eta erdi ebala, gaixorik egoan aitonarekin egoteko. Azken hau hil ondoren, bere familia Kaliforniara bizitzera itzuli zan. Handik gutxira gurasoak dibortziatu zirenean, amaren familiarekin Texasera joan zan bizitzera. Arreba bat dauka eta Texasko herri txiki batean hazi zan, Georgetown, eta horrek eragin handia izan dau bere musikan.

2013ko urtarrilaren 14an sortu eban bere YouTube kanala. “50 Things About Me[7] bere YouTube kanalean argitaratutako bideoetako batean, Conan Gray-k aitortzen dau iraganean fisikoki eta ahozko erasoak jasan ebazala. Batxilergoko azken urtea bereziki zaila izan zan bere etxetik kanporatu ebelako. “Make you feel my love[8] abestia bizi dauzan gaiei buruz hitz egiten dauan bideoa YouTube-ko 2014ko azaroan bi urte geroago argitaratu zan.

Gaur egun Conan, Los Angelesen (Kalifornia) bizi da. UCLA[9] unibertsitateko ikaslea da eta bere Youtubeko kanalean bideoak argitaratzen jarraitzen dauz bere ikasketak aurrera doazan bitartean.

Eraginak eta estiloa aldatu

Bere musikaren zati handi bat berak bizi izan dauzan eta bere gertukoek bizi izan dabezan egoerei buruz idatzita dago, eta hori nahiko sentimendu mingarriak diranez bere abestietan islatzen da.


Idle Town[10]abestia bere batxilergoko azken urtearen omenaldia da, Texasko herri txiki batean hazitako esperientziaz hitz egiten dau, letra esanguratsu eta pertsonalekin. Haren “Generation Why?[11] izenburuak jende gehienak belaunaldiari buruz daukazan estereotipoak hautsi nahi dauz. Bere Sunset Season albuma bere batxilergoko urteak gogorarazten dauz eta bizi izandakoaren adierazmen bat izan da.


Conan, Lorde abeslaria eragin nagusia izan dauala adierazten dau. Conan pop-a entzuten eban lehen aldia izan zan eta artistarekin identifikatuta sentitu zan. Berarentzat, konposatzea eta idaztea dira pentsatutakoaz eta izandako emozioez hitz egiteko modu bakarra.

Diskografia aldatu

Indibuduala aldatu

· 2018ko urriaren 3an: Generation Why?; 2018ko urriaren 3an gehitutako bideoklipa Youtuben.

· 2018ko urriaren 25ean: Crush Culture; 2018ko urriaren 26an gehitutako bideoklipa Youtuben.

· 2018ko azaroaren 15ean: Lookalike; 2018ko azaroaren 25ean gehitutako bideoklipa Youtuben

· 2019ko martxoaren 8an: The King; 2019ko maiatzaren 19an gehitutako bideoklipa Youtuben

· 2019ko irailaren 5ean: Maniac

· 2020ko martxoaren 19an: Heather

Single akustikoak aldatu

· 2015eko urriaren 4an: Antics; jatorrizko abestia Youtuben

· 2015eko abenduaren 31ean: Sometime; jatorrizko abestia Youtuben

· 2016ko abustuaren 22an: See Right Through; jatorrizko abestia Youtuben

· 2017ko martxoaren 19an: Idle Town; jatorrizko abestia Youtuben

· 2019ko irailaren 14an: Comfort crowd; (akustikoa) Youtuben

Albumak aldatu

· 2018ko azaroaren 16an: Sunset Season

· 2020ko martxoaren 20an: Kid Krow

Lorpenak aldatu

Urtea Saria Kategoria Emaitza
2019 Shorty Awards Youtubeko musikarik hoberena Irabazlea
Streamy Awards Artista berritzaile Izendatua
2020 Breaktudo Awards Nazioarteko artista berria Izendatua
MTV EMA’s Push artista berria Izendatua
MTV Video Music Awards Urteko Push berria Push-eko artisten zerrenda luzean
People Choice Awards 2020ko hoberen artista berria Izendatua
2021 Gold Derby Music Awards Artista hoberen berria Izendatua
Breaktudo Awards Goranzko nazioarteko artista Izendatua

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Cantante. 2022-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) YouTube. 2022-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Gaztelaniaz) Republic Records. 2022-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. (Ingelesez) Sunset Season. 2021-08-13 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. (Gaztelaniaz) Kid Krow. 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  6. (Gaztelaniaz) Billboard. 2022-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  7. www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  8. www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  9. (Gaztelaniaz) Universidad de California en Los Ángeles. 2022-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  10. (Ingelesez) «Idle Town» Conangray Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  11. Conan Gray – Generation Why. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).