Ireki menu nagusia

IzenaAldatu

Izena XVIII. mendean kale honetan Komedien Etxea zegoelako zor dio, Iruñeko lehenbiziko antzoki egonkorra izan zena. Antzoki hau armaila eta eserlekuz osatua zegoen, ohiko antzerkigileen lanen artean, adibidez, Lope de Vega eta Calderon de la Barcaren antzezlanak taularatu ohi ziren, antzerkilan hauek ikuslegoaren algarak eta iskanbila sortarazten zuten.

Gerora, jada 1841ean, Gazteluko plazan, Antzoki Nagusia eraiki zen.

KokalekuaAldatu

Pozo Blanco kalea eta San Nikolas kalearen arteko gurutzaduran hasi eta Sarasate pasealekuan amaitzen da, Baleztena etxea, Nafarroako jauregia eta Foruen monumentuaren parean. Bere ibilbidearen bigarren herenean Lindatxikia kalea hasten da.

Gazteluko plazaren inguruan doazen kaleetako bat da.

OndareaAldatu