Collybia cirrhata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du sukaldean erabiltzeko.

Collybia cirrhata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaCollybia
Espeziea Collybia cirrhata
Quél., 1872
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Collybia amanitae.

Deskribapena aldatu

Kapela: Oso txikia, cm 1 arteko diametrokoa, ganbiletik laura, gardentasunagatik ertza ildaskatua. Zetadun azala, zurixka, erdiko diskoa okre antzeko kolorekoa.

Orriak: Adnatuak, zabal samar eta sabeldunak, zurixkak.

Hanka: 2 cm arteko garaierakoa, fistulosoa, oinarrian zuntzexkak izaten ditu, kapelaren kolorekoa.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Cirrhata epitetoa berriz latinetik dator, kapelen gailurra, esan nahi duen "cirrus" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Beste genero batzuen ahaidea da: Marasmius, Mycena. Gymnopus …). Collybia tuberosa delakoari, esklerozio (hifen metaketak osatutako gorputz gogor eta iraunkorra) batek oinaren oinarria babesten dio.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Beste Agarical batzuen hondakinetan ematen du fruitua, baso ezberdinetako orbeletan, pinuetan bate ere.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Hokkaido.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 287 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.

Kanpo estekak aldatu