Coitus interruptus (hitzez hitz, latinez, «koito etena») edo atzerakoa izeneko metodo antisorgailuan, sexu harreman batean zehar zakila isurtzea gertatu baino lehenago ateratzen da baginatik, haurdunaldia ekiditeko asmoz. Fidagarritasun txikiko metodo antisorgailua da, eta gainera ez du saihesten sexu transmisiozko gaixotasunak kutsatzea.

Historia aldatu

Coitus interruptusaren erabilera dokumentaturik zaharrena haurdunaldia ekiditeko Onanen kondairan agertzenda, Toran. Testu hau orain dela 2.500 urte inguru idatzi zela uste da[1]. Antzinako Grezia eta Antzinako Erroman familia txikiak nahiago zituzten, eta haurdunaldiak ekiditeko hainbat metodo erabiltzen zituzten[2]. Historialarien ustez, metodorik ohikoena coitus interruptusa zen[3]. Hala ere, gizarte hauentzat emakumearen ardura zen jaiotza-kontrola, eta ondo dokumentaturik dauden antisorgailu bakarrak pesarioak eta eraginik ez zuten amuletoak ziren.

Erromako Inperioaren gainbeheraren ondotik, V. mendean, Europan antisorgailuak erabiltzeari utzi zitzaion. Pesarioak ez dira berriro ere XV. mendera arte egertzen dokumentazioan.

XVIII. mendean, metodo modernoak garatu artean, Europan oso metodo ohikoa zen haurdunaldia ekiditen saiatzeko, baita Ipar Amerikan zein munduko beste leku batzuetan ere.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) The Straight Dope: Who wrote the Bible? (Part 1). (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
  2. Aine., Collier,. (2007). The humble little condom : a history. (1st American paperback ed. argitaraldia) Prometheus Books ISBN 9781591025566..
  3. Encyclopedia of birth control. ABC-CLIO 2001 ISBN 1576071812..

Kanpo estekak aldatu