Club Deportivo Pamplona
Club Deportivo Pamplona Iruñeko kirol kluba da. Bere futbol taldea egun Hirugarren Mailan dabil eta beisbol saila ere badu.
Sorrera | 1958 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Presidentea | Manuel Larunbe Ekisoain | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Unai Jauregui | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Hirugarren Maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | XV multzoko 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.cdpamplona.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
1958ko urriaren 31n sortua, klubak 1962an Larrabide izeneko bigarren taldea sortu zuen. Gero saskibaloi, eskubaloi, atletismo eta igeriketa sailak ere izan zituen. 1974an beisbol saila sortu zuten. Hasieran Ruiz de Aldan (egungo Larrabiden), gero Mola izeneko estadioan (Zitadelaren harresietatik gertu), Etxabakoitzen, Jesuitenean edo Lezkairun izan zituen bere instalazioak. Egun bere taldeak Ukar, Baternain, Larrabiden eta zenbait eskolaren artean dabiltza[1].
2009an Erregional mailako txapelduna izan zen eta ordutik aurrera hirugarren mailan jokatzen ari da.
Kirol-sailakAldatu
Futbolean 14 talde ditu, harrobiko lana eginez. Beisbolean, berriz, 5 talde ditu, nagusiena Sofbol mailan dabilena[2].
DatuakAldatu
2019-20 denboraldia barne.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 11
- Emaitzarik onena: 4.a (Hirugarren Mailan 2019-20an)
Azken denboraldiakAldatu
Denboraldia | Maila | Emaitza |
---|---|---|
2004-05 | Nafarroako Preferentea | 7.a |
2005-06 | Nafarroako Preferentea | 4.a |
2006-07 | Nafarroako Preferentea | 11.a |
2007-08 | Nafarroako Preferentea | 8.a |
2008-09 | Nafarroako Preferentea | 1.a (igo) |
2009-10 | 3. maila | 11.a |
2010-11 | 3. maila | 11.a |
2011-12 | 3. maila | 10.a |
2012-13 | 3. maila | 12.a |
2013-14 | 3. maila | 11.a |
2014-15 | 3. maila | 16.a |
2015-16 | 3. maila | 12.a |
2016-17 | 3. maila | 15.a |
2017-18 | 3. maila | 6.a |
2018-19 | 3. maila | 17.a |
2019-20 | 3. maila | 4.a |
PalmaresaAldatu
- Nafarroako Preferentea (1): 2009
BeisbolaAldatu
CD Pamplona | |
---|---|
Koloreak: | |
Liga | Espainiako Beisbol Liga |
Estadio | El Soto kirol-gunea, Burlata |
Edukiera | 400 |
Denboraldia | 2017 |
Postua | 6.a |
Webgune ofiziala |
Espainiako Beisbol Ligan jokatzen du.
Urtea | Postua |
---|---|
2008 | 8 |
2009 | 9 |
2010 | 9 |
2011 | 9 |
2012 | 8 |
2013 | 8 |
2014 | 8 |
2015 | 7 |
2016 | 7 |
2017 | 6 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ Historia del Club deportivo Pamplona. Club Deportivo Pamplona.
- ↑ Plantilla Equipos de Beisbol. Club Deportivo Pamplona.