Lorea Ibarzabal Padorno (Las Palmas, 1994ko azaroaren 7a - ) espainiar atleta da, Kanarietakoa. 800 metroko lasterketan espezializatuta dago eta bi minututik jaistea lortu duen laugarren emakumezko espainiarra da. Club Atlético San Sebastián taldeko kidea da[1].

Lorea Ibarzabal
Bizitza
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1994ko azaroaren 7a (29 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakatleta

IAAF: 14427311 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Las Palmasen jaio zen. Aita zumarragarra du, Daniel Ibarzabal, eta Patricia Padorno ama distantzia erdiko lasterkaria izan zen 1980. hamarkadan. Lorea Ibarzabalek ingeniaritza ikasketak egin zituen Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatean. Gaur egun Madrilen bizi da eta Valladoliden entrenatzen du[2].

Lesio larri batetatik errekuperatu eta 2021ean 800 metrotako pista estaliko Espainiako txapelduna izan zen.

2023ko otsailean 2:01.00 marka egin zuen, Espainiako emakumezko baten inoizko bigarren onena[3], eta ondoren Espainiako txapelduna izan zen pista estalian eta aire librean. Europako txapelketa ere jokatu zuen eta laugarren egin zuen finalean, pista estaliko bere marka hobetuz[4]. Aire librean bi minututik behera jaistea lortu zuen Madrilen, 1:59.88 denbora eginez. Espainiako laugarren marka onena da[5].

Palmaresa aldatu

Nazioarteko txapelketak aldatu

Urtea Txapelketa Lekua Postua Marka
2023 Europako txapelketa (indoor) Istanbul (  Turkia) 4.a 2:00.87

Espainiako txapelketak aldatu

  • Espainiako txapelketa aire librean (1): 2023.
  • Espainiako txapelketa pista estalian (2): 2021, 2023.

Marka pertsonalak aldatu

  • 800 m, pista estalian: 1:59.88 (Madril, 2023ko uztailaren 22an)
  • 800 m, aire librean: 2:00.87 (Istanbul, 2023ko martxoaren 5ean)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Encinas, Cesáreo. (2023-07-25). «Récords de Madrid Absolutos» www.atletismomadrid.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  2. (Gaztelaniaz) Hidalgo, Santiago. (2023-02-26). «Una relación idílica de 800 metros con Valladolid» El Norte de Castilla (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Lorea Ibarzabal, segunda mejor marca española de siempre en 800» MARCA 2023-02-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  4. (Gaztelaniaz) Redacción, Visibilitas. (2023-03-05). «#Atletismo | Lorea Ibarzabal brilla en el 800 y acaba cuarta de Europa» Visibilitas (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  5. (Gaztelaniaz) Sanabria, Dani. (2023-07-22). «Crónica y resultados World Athletics Tour Silver - Meeting Madrid 2023» Running (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).

Kanpo estekak aldatu