Zibeles plaza
(«Cibeles plaza» orritik birbideratua)
Zibeles plaza (gaztelaniaz Plaza de Cibeles) Espainiako Madril hiriburuan dagoen plaza bat da.
Zibeles plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Udalerria | Madril |
Koordenatuak | 40°25′09″N 3°41′35″W / 40.4192°N 3.6931°W40°25′09″N 3°41′35″W / 40.4192°N 3.6931°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Zibele |
KokalekuaAldatu
Erdialdea barrutian dago, Alcalá kalea eta Recoletos pasealekuaren elkargunean.
PlazaAldatu
Plazaren erdigunean izena ematen dion eta 1782an Ventura Rodríguez arkitektoaren diseinu bat oinarritzat hartuz egin zen Zibeles iturri ospetsua dago.
Plaza honetako lau izkinetako bakoitzean XVIII. mendearen amaieratik XX. mendearen hasiera bitartean eraikitako eraikin bana daude:
- Linaresko jauregia (ipar-ekialdeko izkina)
- Komunikabideen jauregia (hego-ekialdeko izkinan)
- Espainiako Bankuaren egoitza (hego-mendebaldeko izkinan)
- Buenavistako jauregia (ipar-mendebaldeko izkinan)
Kirol ospakizunakAldatu
Gaur egun Real Madrid futbol taldeak txapelketaren bat irabazten duen aldiro bere zaletuak ospatzera biltzen diren leku nagusia da.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Espainia |
- Zibeles plaza. Disfrutamadrid.com (Gaztelaniaz)
- Zibeles plaza. Queverenmadrid.es (Gaztelaniaz)